<html><head></head><body><div style="color:#000; background-color:#fff; font-family:HelveticaNeue-Light, Helvetica Neue Light, Helvetica Neue, Helvetica, Arial, Lucida Grande, sans-serif;font-size:16px"><div id="yui_3_16_0_ym19_1_1473926618124_20962"><span id="yui_3_16_0_ym19_1_1473926618124_20985">Informazioa aurkitzea, gaur egun ez da hain zaila, bilatzen jarrita:</span></div><div id="yui_3_16_0_ym19_1_1473926618124_20962"><span><br></span></div><div id="yui_3_16_0_ym19_1_1473926618124_20962" dir="ltr"><span id="yui_3_16_0_ym19_1_1473926618124_21032"><a href="https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2016/07/1603359e.pdf" id="yui_3_16_0_ym19_1_1473926618124_21031">https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2016/07/1603359e.pdf</a><br></span></div><div id="yui_3_16_0_ym19_1_1473926618124_20962"><span><br></span></div><div id="yui_3_16_0_ym19_1_1473926618124_20962" dir="ltr">7. artikulua.– Doktorego-tesien proiektuak zuzentzea.
1.– Doktorego-tesiaren proiektua zuzendu ahal izango du laguntzaren onuraduna atxikita
dagoen unibertsitatearekin edo ikerketa-zentroarekin lotura iraunkorra izan eta zerbitzu aktiboan
dagoen doktore batek.
Ondorio horietarako, ulertuko da iraunkorra dela Ikerbasque-k «Research Professor» kategorian
kontratatutako ikertzaileen eta haiek atxikita dauden erakundeen arteko lotura.
2.– Tesia zuzentzen duen pertsonak kontratu-lotura ez-iraunkorra baldin badauka ezarpen-zentroarekin,
eskatutako proiektuak beste edo gehiago iraun beharko du kontratu horrek. Proiektua
zuzentzen duen pertsonak ez badu baldintza hori betetzen, laguntzaren iraupen osoa betetzen
duen <b id="yui_3_16_0_ym19_1_1473926618124_21068">zuzendarikide bate</b><b>k</b> lagundu beharko dio nahitaez.
3.– Eskabide bakoitzean tesi-proiektua zuzenduko duten bi pertsona agertuko dira, gehienez
ere, zuzendari eta zuzendarikide modura; eskubide eta betebehar berak izango dituzte bi pertsona
horiek.
Zuzendarikide bat baldin badago, hark ere sinatu beharko ditu dokumentu guztiak, alegia, deialdi
honen arabera proiektuaren zuzendariak sinatu behar dituen agiri guztiak.<span><br></span></div><div></div><div id="yui_3_16_0_ym19_1_1473926618124_20961"> </div><div class="signature" id="yui_3_16_0_ym19_1_1473926618124_21038"><div id="yui_3_16_0_ym19_1_1473926618124_21037">Koldo Biguri</div></div><div class="qtdSeparateBR" id="yui_3_16_0_ym19_1_1473926618124_21039"><br><br></div><div class="yahoo_quoted" id="yui_3_16_0_ym19_1_1473926618124_20925" style="display: block;"> <div style="font-family: HelveticaNeue-Light, Helvetica Neue Light, Helvetica Neue, Helvetica, Arial, Lucida Grande, sans-serif; font-size: 16px;" id="yui_3_16_0_ym19_1_1473926618124_20924"> <div style="font-family: HelveticaNeue, Helvetica Neue, Helvetica, Arial, Lucida Grande, sans-serif; font-size: 16px;" id="yui_3_16_0_ym19_1_1473926618124_20923"> <div dir="ltr" id="yui_3_16_0_ym19_1_1473926618124_20922"> <font size="2" face="Arial" id="yui_3_16_0_ym19_1_1473926618124_21070"> <hr size="1"> <b><span style="font-weight:bold;">De:</span></b> Eider Zubiaur <eiderzubiaur@gmail.com><br> <b><span style="font-weight: bold;">Para:</span></b> itzul@postaria.com <br> <b><span style="font-weight: bold;">Enviado:</span></b> Jueves 15 de septiembre de 2016 10:51<br> <b><span style="font-weight: bold;">Asunto:</span></b> [itzul] cotutor<br> </font> </div> <div class="y_msg_container" id="yui_3_16_0_ym19_1_1473926618124_21071"><br><br>Kaixo,<br><br>Tesi batean zuzendari bat izatetik bi izatera pasatzean, zer izen <br>hartzen dute "cotutor" horiek?<br><br>"Kotutore" bezala aurkitu dut emaitzaren bat, baina beste aukerarik <br>baduzue?<br><br>Eskerrik asko,<br><br> eider<br><br><br><br><br><br></div> </div> </div> </div></div></body></html>