Baina, esate baterako, hona jakin badakit-en adibide batzuk, Googletik hartuak:
(1) Kolpea eman dut, baina jakin badakit egun batean guztia gal dezakedala.
(2) Jakin badakit Afrika urrun geratzen zaiola jendartearen gehiengoari, badakit klixe asko izan ditzakegula, kontinenteaz hitz egiten dugunean ere zurdaki lodiaz egin ohi dugula gehiegitan...
(3) Agian uharte hitza potoloegia da. Badakit gaztelaniazko
komunikabide batean ari naizela, eta jakin badakit han albiste
garrantzitsu denak erdaraz emango dituztela. Baina, aldi berean,
egunkari hori toki askotara iristen da eta horrek idazten dudanaren
erantzule egiten nau.
Beharrezkoak/zuzenak al dira halakoak? Bigarren eta hirugarren adibideetan, zer dela-eta jakin badakit batzuetan eta badakit beste batzuetan? Zer alde dago bion artean?
Eskerrik asko
Gure artean, Leinz bailarakoek nola hitz egiten zuten imitatuz, honela esaten genuen:
Ba omen ziren Eskoriatzako bi, eta beste bat urruti samar ikusirik, batek besteari esan omen zion:
Hori zer? Eon jaok, etorri jatok, ala fan joiak.
Balio badizue…
Josu Zabaleta.
> kaixo, Amaia:
> Nik ez dut uste hanpadura-kontua edo apaingarria denik (edo izan denik, behintzat), baizik eta baduela bere zentzua honelako esaldietan, adibidez :
> Jakin, badakit; beste kontu bat da kasurik egiten diodan
> Egon, badago, baina ez dizut eman nahi.
> Izan, bada, nonbait: begiratuko dut ea aurkitzen dudan.
> Norbaitek azalpen teknikoagoa emango ahal dizu!
> Besarkada bat
> Irene Aldasoro
> ----- Original Message -----
> From: Amaia Apalauza
> To: Itzul
> Sent: Thursday, September 22, 2016 10:58 AM
> Subject: [itzul] Jakin badakit, egon badago...
> Egun on:
> Halako egiturak barra-barra erabiltzen dira gaur egungo testugintzan, baina iruditzen zait apaingarri gisa erabiltzen direla askotan.
> Ez nago ziur, baina esango nuke aditzari nolabaiteko indarra emateko edo aditza hanpatzeko erabiltzen direla, baina aditzari ba- eranstea ez al da nahikoa aditza hanpatzeko? Hau da, zer alde dago jakin badakit-etik badakit-era?
> Eskertuko nuke norbaitek kontua argitzea.
> Ongi izan!