Egun on:

Halako egiturak barra-barra erabiltzen dira gaur egungo testugintzan, baina iruditzen zait apaingarri gisa erabiltzen direla askotan.

Ez nago ziur, baina esango nuke aditzari nolabaiteko indarra emateko edo aditza hanpatzeko erabiltzen direla, baina aditzari ba- eranstea ez al da nahikoa aditza hanpatzeko? Hau da, zer alde dago jakin badakit-etik badakit-era?

Eskertuko nuke norbaitek kontua argitzea.

Ongi izan!