Eskerrik asko, Eider.
Oso aberatsa zure iruzkina ere.
Asteburu on!
Eguerdi on,
"Producción-reproducción" binomio hori gizarte zientzietan
Estrukturalistek gora eta behera darabilte Marxen Kapitala lanaren
berrirakurketan. Ekonomia-sistema eta politikaren arteko loturaren
iraupenerako gako gisa aztertzen baitute kontzeptu bien
interdependentzia. Egia da, bai, nagusi-langile sistemaren
iraunkortasunaren zentzua ere ematen diotela "erreprodukzio"
hitzari, baina, era berean, lan-indarraren bermatzailea izanik,
ugalketa fisiologikoaren ideia ere bertan datza. 
Objektu eta subjektuaren arteko bereziketa nagusituko nuke bien
artean, industria errendimenduaren formulan ezinbesteko elementu
bezala finkatzen dituzten heinean. Beraz, esango nuke
langileriaren genero egitekoak ere banatzen dituela. Eta,
Kapitalaren sasoi hartan, moral victoriarraren ondorengo
industrializazioarekin batera ezarri zenez emakume sakrifikatuaren
("abnegada", gazteleraz) rola familia egitura zuzen eta
ganorazkoaren bermatzaile bezala, egungo genero eztabaidek gizarte
marko bera darabilten zentzuan, ez dut uste orduko
hausnarketetatik asko aldentzen denik eremu dialektikoan. 
Hortaz, nik nahiko ondo ikusten ditut "ekoizpen-lana" eta
"ugalketa-lana" familiako rol banaketari dagokionez,
patriarkatuaren premisen arabera.
Ez dakit argitasun nahikoarekin azaldu dudan, baina
"erreprodukzio" hitzari ez diot hartzen horrenbeste
menpekotasunaren irudia. Gehiago narama makinen errepikapenerako
gaitasunera eta, iruditzen zait, zentzu horretan, galdu egiten
dela sakoneko esanahiaren ñabardura afektiboa (baldin eta islatu
behar bada). Edonola ere, gai konplexua da teoria dialektikoetan
sartu ezkero. Mota honetako erabakietan irizpidea ezartzea da
zailena.
Beste barik, neure gogoeten inguruko iruzkin azkarra baino ez da,
baina balio badizu, hainbat literatura dago kontzeptu horien
inguruan filosofia, soziologia eta antropologia ikerketetan.
Ondo izan, 
eider