Kaixo, berriz ere, guztioi,
Interesgarria jarri da elkarrizketa hau eta gehixeago sakontzera eraman nau.
Atzo beste zenbait hizkuntzetan nola ematen zen aipatu nuen, baina garrantzitsuena falta zen: alemana, Marxek berak erabili zuena. Nire araketaren arabera alemanez "Produktive Arbeit" eta "Reproduktive Arbeit" esaten da, eta bigarren honentzat "Reproduktionsarbeit " ere askotan topatu dut.
"Reproduktive Arbeit" Marxek sortutako kategoria edo kontzeptu berri bat da, eta ezin da ulertu Marxentzat "Produktive Arbeit" zer den ulertu gabe. Horreratarako Rosa Luxemburgoren hitz hauek:
"Mientras el capitalismo y su sistema salarial gobiernen, sólo el tipo de trabajo que genere plusvalía, que genere beneficio capitalista, será considerado productivo. Desde este punto de vista, la bailarina de musichall cuyas piernas barren beneficio a los bolsillos de su empleador es una trabajadora productiva, mientras que el duro trabajo de las mujeres y madres proletarias en las cuatro paredes de sus casas es considerado improductivo. Esto suena brutal y demente, pero corresponde exactamente con la brutalidad y demencia de nuestra economía capitalista actual." (Estelle Cooch-en testu honetan topatu dut)
"Reproduktive Arbeit" "Produktive Arbeit" ez dena da, eta besteak beste "Soziale Reproduktion"/"Reproducción social"/ "Social Reproduction" ideiari egiten dio erreferentzia. (Hona hemen, hurrengo erronka: nola eman hori euskaraz?) 
Irakurlea produktibo/erreproduktibo loturaz ohartarazteko bikote hori egokiagoa iruditzen zait (Marxek ere hautu hori zerbaitengatik egingo zuen ba...), bi kategoria horiek, eta horiek bakarrik, dituen paradigma bat adierazi nahi dugulako. Ekoizpen-lan / ugalketa-lan bikoteak horiez gain beste lan motak ere egon litezkeela pentsaraz gaitzake.
Bigarren araketa: Reproduktive - Reproduktion hitzek alemanez zein esanahai dute? Gazteleraz, ingelesez, frantsesez eta katalanez esanahi nagusietakoa ugalketa bada (sexu-ugalketa), alemanez hitz horrek ez du adiera hori hartzen, kopia, errepikapena eta antzeko esnahiak baizik (Hona bi hiztegitako orriak hori baieztatzeko: langenscheidt eta wordreference). Hau da, euskaraz, erreprodukzio hitzarekin Euskaltzaindiak egin omen duen hautuaren antzerako esanahiak ditu hitz honek alemanez ere. Beraz, argi xamar ikusten da Marxek ez ziola ugalketaren adiera eman nahi, eta beste hizkuntzetan "Reproduktion" hitzak dituen adierek eramaten gaituztela ugalketarekin lotzen, eta ez hasierako jatorrizko esanahiak. 
Azkenik, nire ustetan, euskal irakurle arruntari mesede egingo diogu, askorentzat berria izango den kategoria aipatzean (eta gehienontzat esanahi oso lausoa duena) beste hizkuntzetako ordaina zein den erraz ohartzeko bidea ematen badiogu, eta horrela kontzeptuan sakondu nahi badu bere eskura material zabalagoa edukiko du eskura.
Hasiera batean ez neukan guztiz argi, baina orain ez daukat dudarik euskarazko ordainak zein behar duen. 
Asteburu on!
Maite
Maite Darceles mdarceles@hobest.es • www.hobest.es • maitedarceles.blogspot.com      
Eskerrik asko, Eider.
Oso aberatsa zure iruzkina ere.
Asteburu on!
Eguerdi on,
"Producción-reproducción" binomio hori gizarte zientzietan
Estrukturalistek gora eta behera darabilte Marxen Kapitala lanaren
berrirakurketan. Ekonomia-sistema eta politikaren arteko loturaren
iraupenerako gako gisa aztertzen baitute kontzeptu bien
interdependentzia. Egia da, bai, nagusi-langile sistemaren
iraunkortasunaren zentzua ere ematen diotela "erreprodukzio"
hitzari, baina, era berean, lan-indarraren bermatzailea izanik,
ugalketa fisiologikoaren ideia ere bertan datza. 
Objektu eta subjektuaren arteko bereziketa nagusituko nuke bien
artean, industria errendimenduaren formulan ezinbesteko elementu
bezala finkatzen dituzten heinean. Beraz, esango nuke
langileriaren genero egitekoak ere banatzen dituela. Eta,
Kapitalaren sasoi hartan, moral victoriarraren ondorengo
industrializazioarekin batera ezarri zenez emakume sakrifikatuaren
("abnegada", gazteleraz) rola familia egitura zuzen eta
ganorazkoaren bermatzaile bezala, egungo genero eztabaidek gizarte
marko bera darabilten zentzuan, ez dut uste orduko
hausnarketetatik asko aldentzen denik eremu dialektikoan. 
Hortaz, nik nahiko ondo ikusten ditut "ekoizpen-lana" eta
"ugalketa-lana" familiako rol banaketari dagokionez,
patriarkatuaren premisen arabera.
Ez dakit argitasun nahikoarekin azaldu dudan, baina
"erreprodukzio" hitzari ez diot hartzen horrenbeste
menpekotasunaren irudia. Gehiago narama makinen errepikapenerako
gaitasunera eta, iruditzen zait, zentzu horretan, galdu egiten
dela sakoneko esanahiaren ñabardura afektiboa (baldin eta islatu
behar bada). Edonola ere, gai konplexua da teoria dialektikoetan
sartu ezkero. Mota honetako erabakietan irizpidea ezartzea da
zailena.
Beste barik, neure gogoeten inguruko iruzkin azkarra baino ez da,
baina balio badizu, hainbat literatura dago kontzeptu horien
inguruan filosofia, soziologia eta antropologia ikerketetan.
Ondo izan, 
eider