Zuzentzaileen Nazioarteko Eguna da gaur,
eta zuzenketa-lanei behar besteko aitortza egiteko aprobetxatu nahi nuke.

Krisi ekonomikoaren ondorioz edo aitzakian, krisian dago
zuzentzailearen lanbidea. Dena egin behar da merke eta azkar; beraz, ez
dago astirik eta dirurik norbaitek sortu edo itzuli duen testu bat beste
batek berrikusi eta zuzendu dezan. Baina benetan aurrezten al da dirua
berrikuspen edo orrazketarako tarterik eta lanordurik erabili gabe? Gure
amak esaten duen bezala, «zuhurraren poltsak bi zulo».

Itzultzen aritu den orok interpretatuko zuen noiz edo noiz jatorrizko
testu-zatiren bat oker. Eta nori ez zaio gertatu ustez idatzi duena
irakurtzea nahiz eta benetan beste zerbait jartzen duen? Garrantzitsua
da, beraz, batek idazten duena beste batek irakurtzea argitaratu edo
bezeroari entregatu aurretik, bi begik baino gehiago ikusten baitute
lauk. Eta garrantzitsua da bigarren irakurle hori irakurle soil bat
baino gehiago izatea, edukiari soilik erreparatuko ez diona, formari,
gramatikari, ortografiari, ortotipografiari, hitzen ordenari,
puntuazioari, koherentziari, kohesioari… arreta jarriko diena.

Zuzenketan «galtzen» duguna emaitzan «irabazten» dugu, eta, horri esker, lankideen eta bezeroen gogobetetzea hobetzen dugu.

Aitor dezagun, beraz, urtean egun batez soilik bada ere,
zuzentzaileen lan ezinbesteko eta batzuetan esker txarrekoa.
Bejondeizuela!

Saroi Jauregi Aiestaran
KOMUNIKAZIO-ARDURADUNA

s.jauregi@elhuyar.com
Tel.: 943363040 | luzp.: 214

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

www.elhuyar.eus

Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.