Sariaren eman-kentze horrek agerian utzi duen zabarkeria lotsagarri horri buruz ezin dut esandakoez aparteko ezer berririk esan.
Baina atzo autoan aukera izan nuen Euskadi Irratian Baraiazarrari egin zioten elkarrizketaren zati bat entzuteko eta, batez ere, testu euskaratuaren pasarte bat Baraiazarraren beraren ahotsean entzuteko.
Ez dut eskueran jatorrizko testua, itzulkizunaren eta itzulpenaren erkaketa egin ahal izateko. Baina Baraiazarraren euskarazko testua zoragarria iruditu zitzaidan. Eta, hura entzutean, txistua irentsi behar izan nuen. Hunkituta.
Xabier
Lehenik eta behin, zorionak Luis Baraiazarra lanbide-kideari, saria eman/kendu badiote ere, merezimenduen aitortza behintzat egin diotelako.
Bigarrenik, harridura adierazi nahi dut, Itzulpen Sari Nazionala ematen duen epaimahaian, epaimahaiburua Kultura Ministerioko ordezkaria izaten delako, eta idazkaria Kultura Ministerioko ordezkari bat. Ez zekiten zein zen araua? Ez zekiten Teresa (edo “Maria”, El Diariok dakarren bezala) Jesusenak gazteleraz idatzi zuela?
Zabarkeria izateko ere, zabarregia dirudi, zinez.
Nolanahi ere, zorionak eta ohore-aitorpen osoa Luis Baraiazarrari, egin duen lanagatik. Oraindik ez dut irakurri, baina, orain bai, irakurriko dut.
Josu Zabaleta
josuzabaleta@gmail.com