Kaixo, nola ematen duzue goiko hori euskaraz? Seguruenik behin baino gehiagotan jorratu dira holakoak Itzulen, baina begiratu batean ez dut ezer aurkitu.

Interneten barrena, berriz, denetarik dago.

Ministerioak berak bere webgunean hau erabiltzen du:

- Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko Ministerioa

Hori testu barruan (oso urri, egia esan), baina orriaren goiburuan ez dago euskaratuta. Wikipedian ere hala aipatzen dute. Dena den, zalantzak dauzkat formula horren gramatikaltasunari dagokionez.

Irekian, hau aurkitu dut:

- Osasun, Gizarte-Zerbitzuak eta Berdintasun Ministerioa

Are okerrago, ezta?

Eta beste hainbat lekutan, hau:

- Osasuna, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasuna Ministerioa

Zer deritzozue?

Eskerrik asko