<html><head></head><body><div style="color:#000; background-color:#fff; font-family:garamond, new york, times, serif;font-size:16px"><div id="yui_3_16_0_ym19_1_1487420490022_39040">Egun on:</div><div id="yui_3_16_0_ym19_1_1487420490022_39181"><br></div><div id="yui_3_16_0_ym19_1_1487420490022_39131" dir="ltr">Nago ekimen horrek segida gaiztoak izanen dituela gure Nafarroa honetan, oraingo oposizioa agintera itzuli bezain pronto. "Diario de Navarra" urtetan ahalegindu zen ustezko nafarrera erabiltzen (orrialde bakarra astean) eta ez da luze asmo horretan amore eman eta euskara arautura lerratu zela.</div><div dir="ltr" id="yui_3_16_0_ym19_1_1487420490022_39306"><br></div><div dir="ltr" id="yui_3_16_0_ym19_1_1487420490022_39377">Ikusiko dugu, beharbada, euskara sustatzera bideratutako dirua nafarrera estandarra zehazteko lanetan alferrik xahutzen, nork eta Bizkaiko gobernu abertzale batek horretarako bidea zabalduta.</div><div dir="ltr" id="yui_3_16_0_ym19_1_1487420490022_39510"><br></div><div dir="ltr" id="yui_3_16_0_ym19_1_1487420490022_39520">Ongi izan.</div><div dir="ltr" id="yui_3_16_0_ym19_1_1487420490022_39561"><br></div><div dir="ltr" id="yui_3_16_0_ym19_1_1487420490022_39572">IƱaki Irisarri.<br></div></div></body></html>