Nire iritziz, ofizialtasunarena ez da itzulpengintza-irizpide bat, testugintza-irizpide bat baizik, eta horrela tratatu beharko litzateke: testugile (persona nahiz erakunde) jakin batzuek beren testuetarako darabiltzaten idazkera-irizpideetako bat bezala, kasuko testuaren hizkuntza zein den gorabehera. 
Ofizialtasuna itzulpengintza-irizpide gisa erabiltzekoa bada, hiztegiek, toponimo-zerrendek eta abar, abiaburu- eta xede-hizkuntzetako corpusez gain, izendapen ofizialen corpusa ekarri beharko lukete, botanika-hiztegiek latinezko izendapena dakarten bezala. Hala ere, pentsa dezagun botanika-testuen itzulpenek xede-hizkuntzako izendapena darabiltela, eta, logikaz, latinezkoa jasoko dutela, bakarrik, jatorrizkoan ere hori ematen bada.
Hizkuntza bakoitzak bere izenak dauzka herri eta hiriak izendatzeko. Gaztelaniazko nobela bat idatziko banu, ez nioke pertsonaia bati "mi novia es de Vitoria-Gasteiz" esanaraziko, ezta euskaraz "nire neskalaguna Vitoria-Gasteizekoa da" ere, baizik eta "mi novia es de Vitoria" eta "nire neskalaguna Gasteizekoa da".
Xabier Aristegieta
141. araua, HERRI-IZENAK: HURRENKERA ETA ZEINU GRAFIKOEN ERABILERA
1) Herri batek euskaraz izen bat eta erdaraz beste bat duenean, bi izenak elkarrekin erabili
behar direnean zehar-marra (/) baten bidez bereizirik jarriko dira, adibidez, izendegi, zerrenda,
seinale eta antzekoetan:
Agurain / Salvatierra (A), Areatza / Villaro (B), Baiona / Bayonne (L), Barkoxe / Barcus
(Z), Doneztebe / Santesteban (NG), Donostia / San Sebastián (G), Izura / Ostabat (NB)...
Euskarazko testu jarraituetan, ordea, emandako bi izen horietatik euskarari dagokiona soilik
hartuko da, esaterako:
Aguraindik etorriko gara; Areatzari mesede handia egingo dio enpresa horrek; Baionan
erosi dugu etxea; Piarres Topet "Etxahun" koblakaria Barkoxeko semea zen; Donezteberaino heldu
ziren ibilgailu zahar horrekin; Donostiara hurbilduko zaitugu; Izurak ez du hazkunderik izan
azken urteotan...
Aitzol Mendiola
-----Mensaje original-----
De: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua [mailto:itzuliz@outlook.com]
Enviado el: miércoles, 22 de marzo de 2017 19:33
Para: Itzul
Asunto: [itzul] Vitoria-Gasteiz
Kaixo. Zalantza sortu zait, hara: enpresa pribatu batek Gasteizen ekitaldi publiko bat antolatu behar badu, non antolatuko du Gasteizen ala Vitoria-Gasteizen?
Mila esker, aurrez
Joxemari