<html><head></head><body><div style="color:#000; background-color:#fff; font-family:Helvetica Neue, Helvetica, Arial, Lucida Grande, sans-serif;font-size:16px"><div id="yui_3_16_0_ym19_1_1492357737180_3714"><span id="yui_3_16_0_ym19_1_1492357737180_3721">Kaixo. Oporretan aspertuta bazaudete, hona hemen galdera bat.</span></div><div id="yui_3_16_0_ym19_1_1492357737180_3714"><span><br></span></div><div id="yui_3_16_0_ym19_1_1492357737180_3714" dir="ltr"><span id="yui_3_16_0_ym19_1_1492357737180_3776">ETCn eta beste zenbait lekutan ikusia daukat "X da iparren (edo iparraldeen) dagoen herria" (el pueblo más al norte) bezalako esaldiak, baina dezente gutxiago ikusten dira "iparrago" edo "hegoago". ETCn bertan, gehiago dira "iparrerago" bezalakoak. Bestalde, "iparren" bai, baina "hegoen" ia ez du inork erabiltzen, eta gehienez "hegoaldeen" ikusiko da han edo hemen. Eta horien bidetik, baita "mendebaldeen" eta "ekialdeen". Beharbada adizlagun funtzioan ez litzateke erabili behar, ez dut uste inork "niregandik ezkerren/eskubien dagoena" erabiliko genukeen, adibidez. Eta bai, aldiz, izenondoa: "ezkerrekoena", eta, beraz, "iparraldekoena".</span></div><div id="yui_3_16_0_ym19_1_1492357737180_3714" dir="ltr"><span><br></span></div><div id="yui_3_16_0_ym19_1_1492357737180_3714" dir="ltr"><span>Zer iruditzen zaizue?</span></div><div></div><div id="yui_3_16_0_ym19_1_1492357737180_3742"> </div><div class="signature" id="yui_3_16_0_ym19_1_1492357737180_3744"><div id="yui_3_16_0_ym19_1_1492357737180_3743">Koldo Biguri</div></div><div class="qtdSeparateBR" id="yui_3_16_0_ym19_1_1492357737180_3745"><br><br></div></div></body></html>