Ez dakit gramatika-araurik ba ote dagoen, baina ohikoa da. Hona hemen zenbait adibide (-EA bukaera duten hitzen deklinabidea):

-area:  Zarauzko Udalbatzarrak erabaki zuen Zarauzko hiri antolamenduaren plan
orokorreko 12-3 ―OD Kortazar― eta 10-2 ―OR Salberdin― hirigintzako
areetan etxebizitza babestuak eta zuzkidurazko ostatuak sustatzeko xedez (...)

-balea:  Xibarta balea munduko baleetan bosgarren handiena da.

-harea: Bide ertzetan, hareetan eta abarretan ateratzen da.

-hektarea:  Aralarren lurzorua galtzeko arriskuan diren 1.600 hektareetan artzaintza mugatzeko eskatu du.

-kornea:  Korneetan hiru motatako zelulak aurki daitezke:

-kortxea: Atal honetan azalduko diren ariketak, kortxeetan, hirukoetan edo kortxeaerdietan azentuak egiteko erabiliko dira.

-marea:  Hasteko, mareetan ez du bakarrik Ilargia eragiten, Eguzkiak ere eragiten baitu.

-orkidea:  Orkideetan espezializatuta dauden zaintzaile bereziak daude, eta baita orkideentzako egoitzak ere.

-polea: Jatorrizko kable traktorea tortsio motakoa zen, 39 mm-ko diametrokoa,
bakoitzak 19 hari eta kalamu-arina dituen sei kablez osatutakoa.
Trenbidearen erdialdetik doa, lineako poleetan oinarri hartuta,
ibilbideari egokitzea ahalbidetzen baitiote.

-zendea : Zenbait irteera egin ditugu Iruñerriko zendeetan barrena iturri idatzietako aurkikuntzak egiaztatze aldera.