Kaixo guztioi!

Ariko zarete oporretatik bueltatzen pixkanaka-pixkanaka, eta indarberrituta eta gogotsu bueltatuko zaretela aprobetxatzearren, proiektu baten berri eman nahi nizueke. Ezberdina da, baina euskal
komunitatearentzat eta itzulpengintzarentzat oso interesgarria eta
etorkizunean oso erabilgarria izan daitekeela iruditzen zait.

IƱigo
Jauregi Sydneyko Unibertsitatean doktoretza-ikerketa bat egiten ari den
gazte euskalduna da. Telekomunikazio-ingeniaria da bera, baina
ingelesa-euskara itzulpen automatiko neuronala (Neural Machine
Translation, NMT) ari da ikertzen orain, eta horregatik jarri da
harremanetan nirekin: lehendik dagoen ingelesa-euskara corpusa txikiegia
da eta zabaldu egin nahi du itzultzaile automatikoa entrenatzen
hasteko, eta, horretarako, corpus bat prestatu du eta ingelesetik
euskarara itzuli nahi du.

Ni laguntzen ari naiz ahal dudan neurrian, baina jende gehiago beharko da. Horregatik, zuen harri-koskorra ekartzera eta esaldiren bat edo beste itzultzera animatzen zaituztet.

Atxikita bidaltzen dizuet pasatu didan dokumentua. Bertan aurkituko dituzue proiektuaren inguruko xehetasunak.

Zuen erantzunaren zain geratzen naiz,

Lierni

Lierni Garmendia
EU / ES, EN, DE, CA > ES / EU Itzultzailea

Zuzentzailea

Hizkuntz irakaslea