Ez da kontu erraza. Gaztelaniari eta frantsesari begiratuta ematen du bi modutan jokatzen dela. Piztiak ezagunak badira, modaltu egiten dira: tiranosaurio, tyrannosaure. Ezezagunak badira latinez uzten dira: coelophysis. Hala ere, ez da kontu matematikoa:  archeopteryx
Ezagunak zeintzuk diren definitzean dago gakoa. Sarri norberaren interesen arabera izaten da hori. Nik zure zerrendan hauek moldatuko nituzke: tiranosauro eta iktiosauro. Beste batzuk, brontosauro, diplodoko, gigantosauro, megalosauro.
Inaki
Egun on. Haurrei (10-12 urte) zuzendutako testu bat itzultzen ari
gara, eta dinosauro askoren izenak eta garai bereko beste animalia
batzuenak agertzen zaizkigu. 
Hemen batzuk:
coelophysis,
tyrannosaurus, baryonyx, ceratosaurus, hylaeosaurus,
mamenchisaurus, stegosaurus,
chunerpeton, huayangosaurus, amphicoelias, styracosaurus,
deinonyuchus, mikroraptor,
archeopteryx, belemnite, ichtyosaurus, sarcosuchus, archelon,
archeopteryx, euoplocephalea...
Ba al dago irizpiderik zehaztuta dinosauroen eta antzekoen izenak
euskaraz emateko? Latinezkoak utziko ditugu, edo egokitu egingo
ditugu (koelofisis, tiranosauro, barionix...)?
Mila esker,
ItziarĀ