<html><head></head><body><div style="font-family:Helvetica Neue, Helvetica, Arial, sans-serif;font-size:16px;"><div><div>Termino berri hau zabaltzen ari da "lanzadera de empleo" esateko, baina niri oso zalantzazkoa iruditzen zait kalko semantikoa egitea "anezka" hitzarekin. Terminologia Batzordeak normalizatu eta gomendatutzat ematen du "anezka" bi lekuren arteko joan-etorria maitasun handiz egiten duen ibilgailua izendatzeko, ehungintzan joan-etorria egiten duen gailu horren izena (anezka) erabiliz. Hortik atera da, orobat, "espazioa-anezka", Wikipedian ikus daitekeena (nahiz "transbordadore" termino orobat normalizatu eta gomendatua egokiagoa izango zen, nire ustez. </div><div><br></div><div>Baina zentzurik batere ez diot aurkitzen "enplegu-anezka" horri, nik dakidala ez baitago inolako joan-etorri zentzurik; hara zer diren, ez dakienarentzat: "<span style="color: rgb(117, 117, 117); font-family: 'Open Sans', Arial, sans-serif;">Una lanzadera es un equipo heterogéneo de personas desempleadas con </span><span style="border: 0px; font-family: 'Open Sans', Arial, sans-serif; font-weight: 700; line-height: inherit; vertical-align: baseline; margin: 0px; padding: 0px; color: rgb(55, 55, 55);">espíritu dinámico, comprometido y solidario</span><span style="color: rgb(117, 117, 117); font-family: 'Open Sans', Arial, sans-serif;"> que acceden de forma voluntaria a esta iniciativa y que, coordinadas por un coach, refuerzan sus competencias, generan conocimiento colectivo, se hacen visibles y colaboran en la consecución de un fin común: </span><span class="ydp92ac9d74highlight-3" style="border: 0px; font-family: 'Open Sans', Arial, sans-serif; line-height: inherit; vertical-align: baseline; margin: 0px; padding: 1px 5px; color: rgb(247, 247, 247); background-color: rgb(251, 79, 20);">conseguir empleo,</span><span style="color: rgb(117, 117, 117); font-family: 'Open Sans', Arial, sans-serif;"> ya sea por cuenta propia o ajena."</span></div><div><span style="color: rgb(117, 117, 117); font-family: 'Open Sans', Arial, sans-serif;"><br></span></div><div><span style="color: rgb(117, 117, 117); font-family: 'Open Sans', Arial, sans-serif;">Nire ustez, kalko semantikoa egin gabe, hobeko zen "lanzadera/lanzar" zentzu etimologikoan oinarriturik, zerbait ulergarriagoa aukeratzea, "enplegu-bultzagunea" adibidez. </span></div><div><br> </div><div><br></div><div class="ydp34e28d6signature"><div>Koldo Biguri</div></div></div></div></body></html>