Euskarazko testu askotan ikusi izan dut hitz bakarra darabilgula, "osasun", bataren nahiz bestearen ordezko gisa.

Nire ustez, komeni da finago aritu gaitezen. Hots, esate baterako "osasun publiko" irakurtzen dugunean, ez dadin zalantzarik gera zertaz ari den euskarazko testua:

"salud pública"ri buruz (lorkizun gisa, helburu gisa)

ala "sanidad pública"ri buruz; hots, osasuna zaintzeaz arduratzen den erakunde-multzoari buruz

Eskueran ditugun irtenbideetako bat dateke bigarren kasurako "osasun-sistema" erabiltzea. Aukeran, ordea, niri egokiagoa iruditzen zait euskaraz guztiz jatorra den eta hiztegietan jasota dagoen "osasungintza", halako moldez non osasuna/osasun publikoa, batetik, eta osasungintza/osasungintza publikoa, bestetik, izango genituzkeen.

Garrantzitsua iruditzen zait bereizketa honi buruzko oharmena ernatzea.

Xabier Aristegieta