Erabat ados. uste dut guztioi zaigula argi "persona" hori zuk diozuna dela, generoa seinalatu gabeko moldea, alegia.

Bakartxo

> Message du 15/10/17 10:25
> De : "Koldo Biguri , ItzuL-en bidez" <itzul@postaria.com>
> A : "ItzuL" <itzul@postaria.com>
> Copie à : "Koldo Biguri" <kbiguri@yahoo.es>
> Objet : [itzul] Personas

Gaztelaniaz sexismorik gabeko hizkera erabiltzeko gomendatzen diren neurri lexikoen artean, maskulino generikoaren ordez gero eta gehiago erabiltzen da "persona" hitza, eta horren ondorioz ikusten dira gero eta gehiago "personas usuarias" eta antzekoak. Horren eraginez, euskarazko testuetan ere hasita gaude gero eta gehiago ikusten "pertsona erabiltzaileak" bezalakoak, nire ustez batere beharrik gabe, "erabiltzaileak" hitzak, beste hitz gehienek bezala, generorik ez dutelako euskaraz. Euskaraz holakorik ez erabiltzea da nire gomendioa.

Koldo Biguri