Fernando, nik ez dut esan hiztegiari "intsumisioa" egin behar zaionik (!!!); ez dakit zergatik ateratzen duzun "intsumisio" hitzaren aipamena. Nik, hori bai, kritika bat egiten dut (hori bezainbeste zilegi izango dugu, ezta?), argudio batzuk emanda.
Oinarrizkoa iruditzen zait kontuan hartzea hemen ez garela ari inori burura etorri zaion okurrentzia linguistiko baten onargarritasunaz. Hemen ari gara milaka eta milaka euskaldunek beren egunerokotasunerako onartu duten hitz bati buruz (argudio faktikoa, nolabait esatearren). Ni ausartuko nintzateke esatera, lehen adierazi bezala, gaur egun euskaraz gehiago erabiltzen dela "zonalde", "zona" bera baino.
Eta hitz horri ateak ixten zaizkio, tankera berberekoak diren beste batzuei atea ireki ondoren. Hor tratu-diferentzia bat dago, eta nire ustez ez duzue esplikazio asegarririk eman tratu-diferentzia hori azaltzeko: "Epealdi" bai eta "zonalde" ez? Horren zergatiaren berri ez dizuet irakurri. Esaten duzu "gaizki" sortua dela, baina ez dizut irakurri zergatik. Nik adibide batzuk jarri ditut, eta guztiak onartuta daude. Nire ustez, "zonalde" beste horiek bezain ona da ("zuzentasunaren" argudioa).
"Zertarako sortu ministrotza baldin eta lehendik ministerio badugu?", galdetzen du Alfontsok. Tira, gaztelaniazko "ministerio" hori badugu... baldin eta onartuko dugula erabaki badugu, bestela ez. Pixka bat harritzen nau, egia esateko, euskararako mailegu hartzea gaztelaniazko bukaeradun den "ministerio" hori. Uste nuen mailegu-kontuetan aintzat hartzen zela euskaldun guztiak ez direla gaztelaniadunak.
Nire ikusmoldea da ezen, erabileraren irizpidea bigarren mailakotzat jotzen bada zuzentasunaren irizpidearen aldean, halako moduz non xedetzat hartzen baita euskaldun-kopuru bati hitz baten ordez beste bat erabilaraztea, hiztegiak oso-oso koherentea eta zorrotza behar duela izan zuzentasun-irizpide hori bere barrenean dituen hitz guztiei aplikatzen. "Heziketa"ren ordez ez al luke "hezketa" behar? Ala erabilera aintzat hartu da?
Asteburu on zuei ere.
Xabier Aristegieta
<span style="color:rgb(31,73,125);font-family:"Calibri","sans-serif";font-size:11pt">Ba, begira, ez naiz hizkuntzalaria, eta ez naiz bere buruaz oso seguru egoten diren horietakoa, baina nire iritzia esanen dizut.
<span style="color:rgb(31,73,125);font-family:"Calibri","sans-serif";font-size:11pt">Niri ez zait gustatzen “zonalde” hitza (gustua ez da indar handiko irizpidea, badakit), baina oso-oso gutxitan egiten diot insumisioa hiztegiari, eta, gainera,
hiztegietan ez badago, ez dut bultzatuko ongi jakinda, gainera, gaizki sortua dela, pleanasmo bat dela, garbizalekeria puntu bat duena.
<span style="color:rgb(31,73,125);font-family:"Calibri","sans-serif";font-size:11pt">Egia da beste hitz erredundante asko existitzen direla, eta, bizirik badaude, bizi daitezela, baina batzuk existitzea ez zait behar adinako arrazoia iruditzen
denei atea irekitzeko.
<span style="color:rgb(31,73,125);font-family:"Calibri","sans-serif";font-size:11pt">“Denak ala inor ez” irizpideak ez nau asebetetzen.
<span style="color:rgb(31,73,125);font-family:"Calibri","sans-serif";font-size:11pt">Adibide bat jarriko dizut: “anbulategi” hitza zabaldu zen, gaizki sortua, anbulatorioa esateko konplexuagatik. Zorionez, azkenean, anbulatorio mailegua onartu
dugu, anbula ez delako deus ere. Laborategi hitza ere, nik dakidala, gaizki sortua dago, gaitz berak joa, eta egia esanda nik nahiago izanen nuen laboratorioa, baina erabakia hartu behar dutenei iruditu baldin bazaie oso “errotua” zegoela hitza eta onartu
beharra zegoela, ba, aurrera. Kontradikzioz betea dago bizitza.
<span style="color:rgb(31,73,125);font-family:"Calibri","sans-serif";font-size:11pt">Gaizki sortua dago, nik uste, ministeritza.
<span style="color:rgb(31,73,125);font-family:"Calibri","sans-serif";font-size:11pt">-tza atzizkia pertsona-izenari eransten zaio: gidari-tza, nekazari-tza, abeltzain-tza…
<span style="color:rgb(31,73,125);font-family:"Calibri","sans-serif";font-size:11pt">Nor da “ministeri”? Inor ez.
<span style="color:rgb(31,73,125);font-family:"Calibri","sans-serif";font-size:11pt">Nire ustez, konplexuagatik sortu da ministeritza, ukitu baskoa eman nahian hitzari, erdal kutsua duelako.
<span style="color:rgb(31,73,125);font-family:"Calibri","sans-serif";font-size:11pt">Bi bide ditugu hitzak sortzeko:
<span style="color:rgb(31,73,125);font-family:"Calibri","sans-serif";font-size:11pt">a)<span style="font:7pt/normal "Times New Roman";font-size-adjust:none;font-stretch:normal">
<span style="color:rgb(31,73,125);font-family:"Calibri","sans-serif";font-size:11pt">Hizkuntzaren barreneko legeei jarraikiz hitza sortu, hitz-elkarketaren legeei kasu honetan.
<span style="color:rgb(31,73,125);font-family:"Calibri","sans-serif";font-size:11pt">b)<span style="font:7pt/normal "Times New Roman";font-size-adjust:none;font-stretch:normal">
<span style="color:rgb(31,73,125);font-family:"Calibri","sans-serif";font-size:11pt">Edo mailegua onartu, bere horretan.
<span style="color:rgb(31,73,125);font-family:"Calibri","sans-serif";font-size:11pt">Kasu honetan bi bideak izan litezke zilegi. Ministrotza edo Ministerioa. Ministerioa da darabilguna. Ba, oso ongi. Bestea, ministeritza, hibrido txar bat dela
iruditzen zait. Eta ez naiz igarlea, baina lepoa eginen nuke gaztelaniaren eraginagatik sortu dela, ez ingelesaren “ministry” horregatik.
<span style="color:rgb(31,73,125);font-family:"Calibri","sans-serif";font-size:11pt">Halako kasu gehiago ditugu.
<span style="color:rgb(31,73,125);font-family:"Calibri","sans-serif";font-size:11pt">a)<span style="font:7pt/normal "Times New Roman";font-size-adjust:none;font-stretch:normal">
<span style="color:rgb(31,73,125);font-family:"Calibri","sans-serif";font-size:11pt">Asesoritza*. Aholkularitza edo asesoria behar genuke.
<span style="color:rgb(31,73,125);font-family:"Calibri","sans-serif";font-size:11pt">b)<span style="font:7pt/normal "Times New Roman";font-size-adjust:none;font-stretch:normal">
<span style="color:rgb(31,73,125);font-family:"Calibri","sans-serif";font-size:11pt">Alemandar* eta katalandar*. Edo alemaniar, euskararen legeei jarraikiz, edo aleman maileguaz baliatu. Edo kataluniar, edo katalana.
<span style="color:rgb(31,73,125);font-family:"Calibri","sans-serif";font-size:11pt">c)<span style="font:7pt/normal "Times New Roman";font-size-adjust:none;font-stretch:normal">
<span style="color:rgb(31,73,125);font-family:"Calibri","sans-serif";font-size:11pt">Notaritza* eta tutoritza*. Edo notariotza, edo notaria.
<span style="color:rgb(31,73,125);font-family:"Calibri","sans-serif";font-size:11pt">Ez dakit, luze jo genezake.
<span style="color:rgb(31,73,125);font-family:"Calibri","sans-serif";font-size:11pt">Ongi pasa asteburua.
<span style="color:rgb(31,73,125);font-family:"Calibri","sans-serif";font-size:11pt">Fernando Rey