Guztiz ados Anderrek dioenarekin.
Urte-bitarteak (adibidez: 1975-1978) idazteko marratxoa erabili
ohi da (zuriunerik gabe), beraz zuk dakarzun adibidean ere
marratxoa erabiltzen dugu, eta ez marra luzea. Wordek automatikoki
egiten duen marra hori guretzat minus (–) da (Alt+0150),
tarteki-marra luzeagoa egiten dugu (—) (Alt+0151).
Zuzenketa automatiko hori desaktiba dezakezu:
Berrikusi > Hizkuntza > hizkuntza-hobespenak
zuzenketa > zuzenketa automatikoaren aukerak > ordeztu
idatzi ahala
marratxoak (--) marra luzearekin (–)
Zuriuneei dagokienez, ez dakit araurik dagoen, baina horrelakoetan
zuriunea uzten dugu (marratxoaren aurretik eta atzetik), zure
adibidean bezala: Mikaela Elizegi (Asteasu, 1869 - Donostia, 1967)
2017/11/09 10:41(e)an, Amaia Apalauza igorleak idatzi zuen:
Egun on:
Jakin nahi nuke nola erabiltzen duzuen edo nola erabili
behar den (baldin eta araurik badago) marratxoa kasu jakin
batean. Zehazki, jakin nahi dut ea zuriunerik uzten duzuen
marratxoaren aurretik eta atzetik honelakoetan:
Mikaela Elizegi (Asteasu, 1869 - Donostia, 1967)
(Alegia: jaiotza-lekua, jaiotza-urtea - heriotza-lekua,
heriotza-urtea)
Bestalde, zuriunea sartzean, Word-ek automatikoki luzatzen
du marratxoa, eta tarteki-marra bihurtu (hemen ezin dut
aldatu).
Beraz, bi galdera:
1. Zuriunea utzi behar da marratxoren aurretik eta ondotik?
2. Tarteki-marra erabili behar da halakoetan?
Eskerrik asko,
Amaia