"Xtik beherako/gorako" espresioa erabiltzean, X kopurua multzo horretan sartuta dagoela ulertzen duzue, ala ez dagoela?

Bestela esanda: zuzena al da "vehículos de menos de 1000 kilos" euskaratzea "1000 kilotik beherako ibilgailuak"?

Niri, "1000 kilotik beherako" horrek gehiago iradokitzen dit "de 1000 kilos para abajo".

Jakina: ziur-ziur egoteko, "1000 kilo baino gutxiagoko ibilgailuak" erabil daiteke. Baina beharrezkoa iruditzen zait "-tik gora/behera/aurrera/atzera" espresioek adierazitako tartearen nondik norakoak zedarritzea. Eta, gauzak oso argi ez egoteagatik zehaztapen hori ezin badugu egin, gutxienez ere espresio horren lausotasunaz oharmena ernatzea.

Xabier Aristegieta