Euskaltermek "nahi gabeko haurduntza" ematen du, 4. ponderazio-markarekin.

Niri behintzat, "nahi gabeko haurduntza" horrek "embarazo involuntario" ulerrarazten dit, ez "no deseado".

Agian, etimologikoki egia izan daiteke "involuntario = no deseado" dela. Baina, erabileran, nik uste dut alde nahiko nabarmena dagoela bien artean, ez?

"Involuntario"= propio bilatu gabe gertatua.

"No deseado"= nahiaren kontrakoa.

Eta pentsatzen dut gehienok ezagutuko dugula kasuren bat edo gehiago, non haurduntza bat nahi gabekoa bai, baina nahiaren kontrakoa izan ez den.

Hori horrela, nire proposamena litzateke "embarazo involuntario/no buscado"rako uztea "nahi gabeko haurduntza". Nola, orduan, "embarazo no deseado"? Hertsiki, uste dut zuzena litzatekeela "gogoz kontrako haurduntza" espresioa. Baina, aldi berean, desegokia iruditzen zait, gehiegi iradokitzen baitu bortxaketa bidezko haurduntza bat. Horregatik, "ez-gogozko haurduntza"k balio lezake, agian.

Bestelako proposamenik bai?

Xabier Aristegieta