Arratsalde on denoi:

Ikus-entzunezko itzulpengintza master bat egiten ari naiz, eta pertsona
gorrendako euskarazko azpidatzien gaur egungo egoera zein den aztertzen
ari naiz master amaierako lana osatzeko.

Herritarrek azpidatzi mota horren inguruan zer uste duten, ezagutzen
edota erabiltzen duten jakin nahi dut. Informazio hori lortzeko inkesta hau
prestatu dut. Euskara dakien jendearen erantzunak behar ditut, euskara
ikasten hasi berri badira ere; gaztelera zein frantsesez betetzeko
aukera ere badago. Zenbat eta jende gehiagok erantzun, orduan eta
hobeto; horregatik inkesta zabaltzeko laguntza eskatzen dizuet mezu
honekin. Bost atal besterik ez du eta 10 minutu baino gutxiagoan bete
daiteke.

Zalantzarik edukiz gero edo nirekin harremanetan jarri nahi izanez gero,
helbide elektroniko honetan aurkituko nauzue: lizoainm@roehampton.ac.uk

Eskerrik asko zuen arreta eta laguntzarengatik.

Maider Lizoain Cotanda

MA Audiovisual Translation

Roehampton University