Orain dela lau urte artikulu hau idatzi nuen 31 eskutik-en, interesa duenarentzat:
Jaki-edariak
Xabier Aristegieta Okiñena
Ingelesezko hitzen nonahiko agerpena dela-eta zabalduta daukagu kezka, ez soilik euskaldunon artean, baizik eta ingelesa ez diren gainerako hizkuntzen hiztunen artean ere. Modernotasunaren arlo guztietatik datorkigu ingelesezko hitz-uholdea: zientzia-ikerketa, informatika, sare sozialetako ohitura eta jokabideak izendatzeko hitz berriak, hedabideetakoak, eta abar.
Ez dut zalantzarik asaldura hori justifikatuta egongo dela kasu batzuetan, baina ez, nire ustez, salatzen diren guztietan; eta uste dut ingelesari aitortu beharko geniokeela bera izan daitekeela ez soilik gaur egungo mailegu-emaile handiena, baizik eta, ziurrenik, mailegu-hartzaile handienetako bat ere (ezaugarri hau askotan aipatzen da ingelesezko hitz-altxorrari buruzko azterlanetan).
Uda honetan, herrialde ingelesdun batean nintzela, kafetegi batean sartu eta arbel batean klarionez idatzitako zerrenda honekin egin nuen topo:
Espresso
Latte
Cappuccino
Americano
Mocha
Macchiato
Ez zen kafetegi italiar bat, baizik eta estilo zehaztugabeko establezimendu estandar horietako bat. Italierazko hitzen erabilera ez zen inolako tematizazio-keinu bat, baizik eta bertakoek kafe-mota ezberdinei deitzeko daukaten izendatze-era arruntaren isla. Jatetxe askotako menuetan ere (ingelesezko menuetan, esan nahi dut) jalapeño, enchilada, quesadilla eta abar aipatzen ziren.
Zer esanik ez, jaki eta edariez ari garela, frantsesezko sukaldaritza/ostalaritzatik zuzenean eta beren horretan hartutako hitzei dagokienez: sautéed (infinitiboa to sauté izaki), crème brûlée, hors-d’oeuvre, entrée, bouillabaisse, “three courses from the à la carte menu”… eta abar (frantsesezko azentu guztiekin idatzita).
Japoniako sukaldaritzak ere makina bat hitz eskaintzen ditu. Iaz, ingelesezko beste menu batean, naturaltasun osoz txertatuta agertzen ziren honakoak:
“The sushi menu includes varieties of nigiri sushi, sashimi, uramaki, futomaki, hosomaki…”
Kasu horietan guztietan, hitzak inolako ingeles itzulpenik eta esanahi-azalpenik gabe erabiltzen ziren. Ingelesezko eskubide osozko hitz bezala.
Italiar sukaldaritzak ere hitz-samalda barreiatu du, hala ingelesdunen nola geure artean. Esate baterako, zenbat aldiz ez ote garen eztabaidetan murgildu maccheroni, spaghetti, tagliatelle, rigatoni, penne, ravioli, tortellini, fettuccine, pappardelle eta gainerakoen artean dauden antzekotasunak edo aldeak argitu nahian! Hots, kasuko jakiari dagokion hitz zehatza erabili nahian. Ez digu balio guztia “pasta” delako ideia hutsak. Ez, ez: hitz zehatza ongi erabiltzen jakin nahi izaten dugu.
Berdin gertatzen da garai batean hain exotikoak iruditzen zitzaizkigun eta gaur egun aski etxeratuak (edo, behintzat, jatetxeetaratuak) ditugun zenbait fruiturekin. Kiwia, adibidez. Papaia, adibidez. Mangoa, txinatar litxiak…
Nire irudipena da hizkuntza bakoitzeko hiztunok oharturik edo oharkabeki barneratuta daukagula aski absurdoa litzatekeela bilatzen ibiltzea, horrelako hitz bakoitzerako, tokian tokiko hizkuntz ordainak, aurretiaz finkatuta dagoen ordain zehatzik ez daukagunean; gehienez ere, “egokitu-edo” egiten dugu haien ortografia –ez beti oso modu koherentean, esango nuke; baina kontu hori beste artikulu baterako bezainbesteko gaia litzateke–. Jaki-edari kontuetan nahiko unibertsala dirudi beste hizkuntza batekoak diren hitzekiko abegikortasun horrek.
Bidenabar: euskal hitzek ere, gaztelaniazko menuetan behinik behin, harrera ona izaten dute: las kokotxas, el marmitako, los hongos beltza(s), el talo, la intxaursaltsa…
Eta euskararen esparruaren barrenean ere, gogoko izaten dugu jaki bakoitzari bere izena ematea, eta ez soilik osagaiak deskribatzen dituen izendapen bat (nahiz eta horretara ere jotzen dugun): pantxineta ez da “almendra eta kremazko tarta”; errusiar pastela ez da “merenge egosizko pastela”; Tolosako xaxuak ez dira “gorringozko gozagarriak”; Azpeitiko inazioek ere beren izena daukate. Egia esateko, izen berezidun gozoki ugari daukagu: merlitoiak, carolinak, jesuitak, Bergarako rellenoak (haientzat euskarazko izenik ez dut inoiz aditu), Bilbo aldeko forofogoitia xelebreak… nazioarteko klasiko diren Sacher tarta, Tatin tarta…
Ogia erostera joaten zara eta aukeran daukazu baguettea, ciapatta/ciabatta/txapata –askotariko agerpen ortografikoekin–, sopakoa, espainiar ogia, alemaniar ogia, erromatar ogia, pitta ogia…
Oharmenari pixka bat eraginez, konturatzen gara oso ezagunak zaizkigun jakiak izendatzeko maileguak zenbateraino dauzkagun gure eguneroko hiztegian naturaltasun osoz sartuta: croissant, brioche, vol-au-vent/volovan/boloban (esan bezala, egokitzapen ortografikoaren gaia ez dut gaur jorratuko), chatka/txatka/txaka, kabiar… aspaldidaniko polboroiak, gâteau basque, pudding eta plum cake, modernoagoak zaizkigun brownie, tiramisù, panettone eta muffinak… azken bolada honetan hain modako bihurtu diren cupcakeak… stracciatella, cro(c)canti… (inork tutti frutti zaporea euskaratzeko premiarik sentitu al du inoiz?)… foie gras, soufflé, panaché/panatxe, crêpeak/krepeak, fondue, minestrone, paella, kebab, muesli… guztiak, hitz arras ezagunak.
Halako batean, esaten dizute Hiztegi Batuak baztertu egiten duela albóndiga.
Hau idatzi du Edorta Agirre (agirredort@gmail.com) erabiltzaileak (2018 urr. 24, az. (17:58)):
Hona zalantza larria: erdal unibertsoetako hitz guzti-guztiak
zorrotz euskaratu behar ote ditugu?
Nola bereizi gurean repostería, pastelería, dulcería... adibidez?
Nola eman euskaraz pâtisserie, viennoserie, gâteaux...?
Ondo ibili,
E.
2018/10/24 11:40(e)an, Ales Bengoetxea
igorleak idatzi zuen:
Donostiako Parte Zaharrean,
taberna ezagun (eta euskaltzale) batean, ogitarteko koxkorrei
"bolintxe" esaten zaie.
Bestalde, "nikolasa" izeneko
opila (ogi txikia) ere ezaguna da gure herrian, eta izen hori
du ematen zaio bereziki Nicolasa jatetxearentzat egiten
zirelako.
Testua Donostiarako balitz,
hitz horiek baliagarritzat joko nituzke, baina ez dakit
zenbateraino izan daitezkeen esportagarri.
Ondo izan.
Ales Bengoetxea Telletxea
Euskara Zerbitzua - Hizkuntza normalizatzailea
Tel: 943 483759
www.donostiaeuskaraz.eus
09:42:40---Egun on: Bi termino horiek itzuli behar ditugu
gastronomiako testu baterako: "Concurso de montaditos
Nork: Iriarte Oyaga Miren
<miren.iriarte@pamplona.es>
Nori: "itzul@postaria.com"
<itzul@postaria.com>
Data: 24/10/2018 09:42
Gaia: [itzul] Montaditos y pulgas
Egun on:
Bi termino horiek itzuli behar
ditugu gastronomiako testu baterako: "Concurso de montaditos y
pulgas".
Berez, oker ez banago, ogitarteko
txikiak dira "montaditos" eta "pulgas" direlakoak.
Irizpiderik bai horiek euskaratzeko?
Zalantza dugu bere horretan utzi,
"ogitarteko txikiak" edo horrelako zerbait eman…
Mila esker
Miren Iriarte Oyaga
Itzultzailea -
Traductora
IRUÑEKO UDALA -
AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA
Itzulpen Zerbitzua -
Servicio de Traducción
Gardentasun,
Berrikuntza eta Hizkuntza Politikako Alorra - Área de
Transparencia, Innovación y Política Lingüística
Zapateria kalea 40,
3. solairua, 31001 Iruña - C/ Zapatería 40, 3ª planta, 31001
Pamplona
948 420979
miren.iriarte@pamplona.es
traditzul@pamplona.es