Bada
Gabriel Arestiren poema bat
(Harri eta Herri liburukoa), nahiko ezaguna, Zorrotza birritan aipatzen duena: aurrenengo, izenburuan, "Zorrotzako portuan aldarrika", eta ondoren, lehenengo lerroan, "Aleman barkua atrakatu da Zorrotzan". Hain zuzen, han (Zorrotzako portuan) aritu zen Aresti lanean, Compañía Vasco Africana enpresan, 1956tik 1960era arte.
Alberto Martínez de la Cuadra
Bilboko Zorrotza auzoaren kasuan, izenak -a hori artikulua du, ala itsatsia? Esan liteke Gasteizko "Mendizorrotza" eta abarren bidetik, -a artikula beharko lukeela, eta hartara "Mendizorrotzean", "Mendizorrotzetik" eta abarretan bezala, "Zorrotzean" eta "Zorrotzetik" beharko lukeela, baina ez dakit (Hala ez bada, haserretuko zaizkit bilbotarrak...)
Baten batek badaki?
Oskar Arana Ibabe