Inoiz entzun dut "bera", "hau, hori eta hura" hiru erakusleekin lot daitekeela, erlazio anaforikoan, neutrotasun hori duelako-edo. Izan liteke "hau-berau" edo "hori berori" baino egokiagoa kasu batzuetan? Ez da neutroagoa, ez ote du beste bi horiek baino balio enfatiko txikiagoa? Adibidez: "ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, beraren kontra (beronen kontra....). Nik egokiagoa ikusten dut, neutroagoa delako.

Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza@gmail.com) erabiltzaileak (2019 ots. 15, or. (12:21)):

OK, Patxi, eskerrik asko. Ea lortzen dugun perpaus berean "hau eta haren" ez erabiltzea erreferente bererako...

Asteburu on.

Xabier

Hau idatzi du Patxi Petrirena Altzuguren (p.petrirena@elhuyar.eus) erabiltzaileak (2019 ots. 14, og. (15:19)):

Uste dut nik 2010ean plazaratu nuen gai bera dela ("Mezu hau eta [xxxxxxx] eranskinak"), eta orduan (gu biok eta beste batzuk tartean) ondorio batera iritsi ginela: "Mezu hau eta beronen eranskinak" edo (berretua erabili nahi ez bada) "Mezu hau eta (honen) eranskinak".

Foru legearena berdina da. Bide batez esateko, teknikoki ez da anafora baizik deixia, oker ez banago,
testua bera seinalatzen ari baikara: "(idazten ari garen / irakurtzen ari zaren) testu HAU eta (testu) hau garatzeko arauak" esaten ari gara,
"lege hau eta berau garatzeko arauak",
"lege hau eta beronen garapen-arauak".

Ni horretara iritsi nintzen behintzat...

Patxi Petrirena Altzuguren

p.petrirena@elhuyar.eus
tel.: 943363040 | luzp.: 216
@elhuyarItzulpen

Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

www.elhuyar.eus

Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza@gmail.com) erabiltzaileak (2019 ots. 14, og. (14:24)):

Inork esango lidake mesedez zenbateraino jotzen den aginduzkotzat espresio anaforikoetan bigarren edo hirugarren graduko erakusleak soilik erabiltzea (hots, ez lehen gradukoak)?

Izan ere, makina bat bider topo egina naiz honakoen moduko esaldiekin:

- Foru lege honetan eta haren garapen arauetan ezarritako irizpideekin bat,... (gaztelaniaz: "de acuerdo con los criterios establecidos en la presente ley foral y su normativa de desarrollo")

- Foru lege honen ondoreetarako, eta haren aplikazio-eremuan,... (gaztelaniaz: "a efectos de esta ley foral y dentro de su ámbito de aplicación")

Ez daukat iritzi argirik anaforikoek erabili behar duten erakusle-graduari buruz. Baina bai iruditzen zait bitxikeria eta inkoherentzia galanta, perpaus beraren barruan erreferente berberaz aritzea bi gradu ezberdinetako erakusleak erabiliz.

Inork ezer argitu ahalko balit, eskertuko nioke.

Xabier Aristegieta

Oskar Arana Ibabe