Oker ez banago, argazkigintzako bereizketa bat da "posado" eta "instantánea" artekoa: hots, propio posatzen ari den norbaiti ateratako argazkiaren eta espontaneoki, bat-batean, ateratako argazkiaren artekoa.

EUSKALTERMek "bat-bateko argazki" ematen du, 4. ponderazio-markarekin, "cámara fotográfica instantánea" terminoaren ordainean (ordain osoa: "bat-bateko argazkien kamera").

Niri pertsonalki ez zait oso egokia iruditzen "bat-bateko" erabiltzea, kontuan harturik bai gaztelaniaz bai frantsesez erabiltzen diren hitzak: instantánea / instantané. Euskaraz "istant" badaukagularik (eta EUSKALTERMek beste termino batzuetarako ametitzen duela ikusirik), logikoagoa irudituko zitzaidan "istant-irudi" edo "istant-argazki" hitz-elkartea, eta hurbilagoa gaztelaniazko nahiz frantsesezko formei. Gainera, uste dut huts egiteko arriskurik gabe esan daitekeela "istant" substantiboaren presentzia askoz ere urriagoa dela eguneroko euskaran "bat-bateko" izenlagunarena baino; horrenbestez, lausotasun arriskua txikiagoa da "istant" erabiliz.

"Pictórico"rekin, pentsatzen dut esan nahi duela argazkigintzako "instantánea" baten antzeko inpresio orokorra margolan baten bidez ematen dela (eszena prestatugabea, inprobisatua, edo are bertan agertzen direnak konturatu ere egin gabe ateratako irudia).

Nire proposamena: margolanezko istant-irudi. EUSKALTERMeko "bat-bateko" erabiliz, "margolanezko bat-bateko irudi" (ezen ez "bat-bateko margolanezko irudi", margolan bat, definizioz, ezin baita "bat-batean" egin). Baina ez zait batere gustatzen "margolanezko bat-bateko" izenlagun-pilaketa, batetik. Eta, bestetik, oso eztabaidagarria iruditzen zait "bat-bateko irudi" espresioa: bat-batean jokatzen duena argazkigilea da, baina kasuko eszenak istant soil bat irauteak... eszena bera "bat-batekoa" dela esan nahi al du, ba? Ezezkoan nago. Nire proposamenari eusten diot.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du urtzi urrutikoetxea (urtziurrutikoetxea@hotmail.com) erabiltzaileak (2019 ira. 3, ar. (14:38)):

XVI. mendeko pintura flamenkoa, koadro bat deskribatzeko "instantánea pictórica" hori, zelan eman euskaraz?