<html><head><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html charset=us-ascii"><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html charset=us-ascii"></head><body style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; -webkit-line-break: after-white-space;" class=""><p class="">Gaur argitaratu dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian
zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko
probetarako deia egiten duten 3 ebazpen:</p>
<ul class="">
<li class=""><a href="https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2019/09/1904172e.shtml" rel="noopener" target="_blank" class="">Euskara-gaztelania / gaztelania-euskara</a></li>
<li class=""><a href="https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2019/09/1904171e.shtml" rel="noopener" target="_blank" class="">Euskara-ingelesa / ingelesa-euskara</a></li>
<li class=""><a href="https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2019/09/1904173e.shtml" rel="noopener" target="_blank" class="">Euskara-frantsesa / frantsesa-euskara</a></li>
</ul><div class="">Eskabideak aurkezteko epea:<strong class=""> hamar egun, </strong>deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.</div><div class=""><br class=""></div><div class=""><b class="">Probak</b></div><div class=""><p class="">Deialdietan zehazten den bezala, itzultzaile lanetarako habilitazioa lortzeko honako proba hauek gainditu behar dira:</p><p class="">1.- Zuzenbidea: erantzun anitzeko 50 galderak osatutako test moduko
azterketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko
administrazioko goi-mailako kidegoari dagokiona.</p><p class="">2.- Euskara: Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoaren C2 mailari dagokiona.</p><p class="">3.- Itzulpena:</p>
<ol class="">
<li class="">Beste hizkuntzetatik euskarara: ordu eta erdiz bi orrialdeko testu
administratibo, juridiko edo ekonomiko bat itzultzea, hiztegiak
erabilita.</li>
<li class="">Euskaratik beste hizkuntzetara: ordu eta erdiz bi orrialdeko testu
administratibo, juridiko edo ekonomiko bat itzultzea, hiztegiak
erabilita.</li>
</ol><p class="">Zinpeko interprete lanetarako habilitazioaren kasuan, berriz, aurreko
hiru probak gainditzeaz gain, interpretazioarena ere gainditu beharko
da.</p></div></body></html>