<html>Senez 50. zenbakira iritsi da, 35 urteko ibilbide joria eginez, eta festa giroan ospatu nahi dugu, <a href="https://eizie.eus/eu/jarduerak/lanbidea/senez-aldizkaria-ospakizun">lagunarteko ekitaldi batean</a>. <strong>Urriaren 16an</strong> elkartuko gara, <strong>19:00etan, Donostian, Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan.</strong><br /><br />Zuzeneko parte-hartzeak eta bideo batean grabatutako lagunenak izango ditugu ekitaldian, baita musika zuzenean ere. Amaieran, otamen bat eskainiko dugu.<br /><br />Club aretoan sartzeko, <strong>gonbidapen-txartela</strong> beharko da. Etortzeko asmoa baduzu, eman izena <a href="https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScLNoXT5IZN0sxISbDsedDspMnOLAxHEmpAmhV8b2fOLEztvQ/viewform">hemen</a>, <strong>urriaren 10a baino lehen.</strong><br /><br />Gonbidapenak Victoria Eugenia Antzokiko <strong>leihatilan banatuko dira, </strong>urriaren 16an bertan, arratsaldeko <strong>17:00etatik aurrera.</strong></html>