Aipatzearren, bidezko merkataritza esaten da "comercio justo" edo "fair trade" itzultzeko.
Gaztelaniazko "procedente" edo "procede hacer"en tankerakoak euskaraz emateko, euskaraz gehienetan "bidezko"dun espresio bat erabiltzen dugu. Adibidez, "despido procedente" esateko, EUSKALTERMek "bidezko kaleratze/iraizpen" proposatzen du. Edo "procede publicar la convocatoria" esateko, ohikoa da "bidezkoa da deialdia argitaratzea" esanez itzultzea.
Gogoeta bat egin nahiko nuke horretaz.
Kontsiderazio honetan oinarritzen naiz: gauza bera al dira norbaitek zerbait egitea ZILEGI duelako, eta norbait horrek zerbait hori egitea horretara DERRIGORTUTA dagoelako? Ezezkoan egongo garelakoan nago.
Bada, problema horixe sortzen zaigu "bidezkoa" eta bidezkoa da" espresioekin. Baina baita gaztelaniazko "procedente" eta "proceder"ekin ere.
Funtsean, honela laburtuko nuke: gaztelaniazko "procedente" adjektiboak adierazten ditu zilegi diren gauzak. Halatan, "despido procedente" bat ez da nahitaez egin beharreko iraizpen bat; baina, kaleratze hori erabakiz gero, zilegia da.
Baina gaztelaniazko "procede hacer" espresioak ez du zilegitasun/baimen/aukera huts bat ematen, baizik eta hori baino gehiago egiten du: DERRIGORTU egiten du. Halatan, "escuchadas las partes, procede dictar la correspondiente resolución" esaldian, ebazpena ematea ez da aukerako zerbait soilik, ("nahi baduzu, ebazpena ematen duzu, eta nahi ez baduzu, ez duzu ematen"en tankerakoa). Ez. Kasuko organoa derrigortuta dago ebazpena ematera. 
Procede hacer/publicar/convocar/escuchar (jar ezazue nahi duzuen infinitiboa) espresioan, kasuko ekintza derrigorturikoa da, dena delakoaren bitartez (kasuko prozedura antolatzen duen araua, adibidez; edo, "Ya ha empezado la función y procede guardar silencio" esaldian, zeina DRAEn jasota agertzen baita, gizalegearen ondorioz).
Egia da afera sinplifikatzen ari naizela. Ezen DRAEk "proceder" aditzari ematen dion 8. adieran, hauxe jasotzen du:
8. intr. Hacer algo conforme a razón, derecho, mandato, práctica o conveniencia. 
Alegia: ametitu egiten ditu aipatzen ari naizen bi esanahiak, zilegitasuna eta derrigorrezkotasuna (horretantxe gauzatzen baitira "conforme a... derecho, mandato" horiek, hurrenez hurren). Hala eta guztiz ere, egungo hizkeraz gogoeta eginez gero, uste dut onargarria dela ondorioztatzea derrigorrezkotasuna gailentzen dela, alde handiz gailendu ere, proceder + inf. egituraren erabileran.
Euskarazko "bidezko"ri heltzen badiogu, eta gaur egun duen erabilera gogoan, esango nuke esanahi nagusia zilegitasuna ematearen ildotik doala. Hots, zerbait bidezkoa dela esaten dugunean, ez dugula esan nahi zerbait hori derrigorrezkoa denik, nahitaez egin beharrekoa denik, baizik eta zerbait hori egiten duenak zilegi duela hori egitea. Nahiz eta, euskaraz ere, gauzak ez diren zeharo horrela. Halatan, Euskaltzaindiaren Hiztegian "bidezko" begiratuta, honekin topo egiten dugu:
bidezko2
 1 adj. Zuzentasunaren araberakoa. Bidezko
eskakizunak. Bidezko ala bidegabeko gauza den jakiteko. Ez da bidezko
indartsuak xumea oinperatzea. Egoki eta bidezko da. Kultura gaietan
hartzaile garenez gero, bidezko da hiztegian ere hartzaile eta zordun
agertzea. Asmo zuzen bidezkoak. Omenaldi bidezko eta are beharrezkoa.
Bidezkoa, edo behinik behin egokia. Nik bidezkotzat joko nuke erdaratiko
hitzetan v gordetzea. Guztien iritzia jasotzea litzateke bidezkoen. Bidezko al da Zesarri zerga ematea? 
Goiko adibide horietatik, ohar bedi hauetaz: Omenaldi bidezko eta are beharrezkoa (antza, derrigorrezkotasunaren ikuspegitik esatariari eskas iruditu zaio "bidezko", eta horregatik gehitu du "eta are beharrezkoa"). Honako adibidean, ordea, (aurrekoaren jarrai-jarraian doana, gainera), badirudi ikuspegia alderantzizkoa dela:  Bidezkoa, edo behinik behin egokia (dirudienez, esatariari hertsatzaileegia iruditu zaio "bidezko", eta horregatik eransten du berehala "edo behinik behin egokia").
Erabileraren gaineko ikuspegi orokor bati eutsirik, baina, nik uste dut (agian nire inpresioa besterik ez da, noski) euskaraz "bidezko" diogunean "zilegi" nahi dugula esan.
Eta, ildo beretik –gogoetari ekinez gero badauka zeozer bitxia, baina– "legezko" diogunean, irudikatzen duguna da legeak ematen duen eskubide edo jokabide-askatasun bat, nahiz eta, definizioari hertsiki atxikiz gero, legeak ezartzen duen betebehar bat ere lasai asko izan litekeen. Euskaltzaindiak honela definitzen baitu:
legezko1
2 adj. Lege bidezkoa; legearen araberakoa. Legezko erregea. Eskaria legezkotzat jotzen badute. 
Zorrozki, "legearen araberakoa" eskubide bat nahiz betebehar bat izan daiteke-eta.
Laburtuz: euskarazko testuen argitasunaren mesedetan, nire ustez komeni litzaiguke "bidezko" uztea zilegitasuna adierazten denerako. Eta kasuko esaldiaren funtsean egiazki dagoena betebehar bat baldin bada (adibidez, "procede someter a votación"), orduan nahitaezkotasun hori argi adierazi; ez "bidezkoa da bozketa egitea" esanez, baizik eta, gutxienez, "bozketa egin behar da" esanez (beste aukera bat izan liteke "prozedurazkoa da" esatea, non eta "prozedurazko" horri ez zaion gertatzen "legezko"ri gertatua). Beste aukera bat izan liteke "konpli da" espresioa "erreskatatzea" (ikus Orotarikoan), nahiz eta hala konpli edo hala da konpli espresioek ere badituzten beren komeriak, hiztegian bertan ikus daitekeenez.
Xabier Aristegieta