<html>
<head>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=UTF-8">
</head>
<body>
<div class="moz-cite-prefix"><font face="Helvetica Neue"><br>
</font></div>
<blockquote type="cite"
cite="mid:CAF7jkXWOUr6-80ZL4zFEaV0crojx+7GWj9gm5dvHg=WxTy2vFA@mail.gmail.com">
<div><font face="Helvetica Neue">Aktibatu/Desaktibatu fitxategiak
deskargatzeko aukera</font></div>
<div><font face="Helvetica Neue">vs</font></div>
<div><font face="Helvetica Neue">Aktibatu/desaktibatu fitxategiak
deskargatzeko aukera</font></div>
</blockquote>
<p><font face="Helvetica Neue">Itxura guztia du software baten
gaineko azalpena dela, ezta?</font></p>
<p><font face="Helvetica Neue">Hala baldin bada, tentu pixka bat
izan behar dela iruditzen zait. Agian, letra handi edo txikien
idazkera ez da hautatu behar arrazoi ortotipografikoetan
oinarrituta, baizik, beharbada, ikusita software horretan
«aktibatu», «desaktibatu» aukerak zein eratan agertzen diren
zehazki idatzita.</font></p>
<p><font face="Helvetica Neue">Izan ere, kontuan izan behar da,
esate baterako, menu baten aukera baldin badira, hasierako letra
izan ohi dela teklatu bidez lasterbide baten konbinazioan
sartzen dena; beheko azpimarra batez markatuta etorri hori dira
lasterbideko letra horiek. Halakoetan, letra larriak eta xeheak
bereizten dira.</font></p>
<p><font face="Helvetica Neue">Beraz, nire gomendioa: zuen kasu
zehatz horretan, ikusterik baduzue nola ageri diren aukerak
idatzita, eta zein den lasterbidean sartzen den letra, hori bera
errespetatu, larri nahiz xehe.<br>
</font></p>
<div class="moz-signature"><font face="Helvetica Neue">-- <br>
Gotzon Egia<br>
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:gegia@gipuzkoa.eus">gegia@gipuzkoa.eus</a><br>
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W</font></div>
</body>
</html>