<html>
<head>
<meta http-equiv="content-type" content="text/html; charset=UTF-8">
</head>
<body>
<p>Kaixo, frantsesezko testu bat itzultzen ari gara, eta zalantza
sortu zaigu zenbait animaliaren izenekin:</p>
<p>-Moro-sphinx (<i>Macroglossum stellatarum</i>): kolibri-esfingea
(wikipedian horrela agertzen da, baina zalantza dugu, ez baitugu
beste inon aurkitu).</p>
<p>-Sphinx du troène (<i>Sphinx ligustri</i>):
arbustu-esfingea/tximeleta/sitsa? <br>
</p>
<p>-Petit paon de nuit (<i>Saturnia pavonia</i>): paboi txikia (hau
ez dugu aurkitu, baina "grand paon de nuit" bai, "paboi handia").</p>
<p>-Lichénée rouge edo Mariée (<i>Catocala nupta</i>): honen
arrastorik ez dugu aurkitu euskaraz.</p>
<p>-Carabe des bois (<i>Carabus nemoralis</i>): besterik gabe
kakalardo jartzea pentsatu dugu, baina agian izango du izendapen
zehatzagorik.</p>
<p>-Hiru barraskiloren izenak ere baditugu: escargot des haies <i>(Cepaea
nemoralis):</i> baso-barraskiloa; escargot des jardins (<i>Cepaea
hortensis):</i> baratze-barraskiloa; eta escargot des fôrets (<i>Cepaea
sylvatica): </i>hau ez dugu euskaraz aurkitu.</p>
<p><br>
</p>
<p>Barkatu lan handi samarra jarri badizuet....<br>
<br>
Itziar Arrizabalaga<br>
</p>
<br>
</body>
</html>