Nik EU Wikipediarekin kontrastatuko nituzke, oso txukun dauzka jarrita. Adibidez, Cepaea nemoralis nemoralis Baso-barraskilo agertzen da ingelesezkotik estekatuta (= Grove snail). Bestela, izen zientifikoa zuzenean Wikidatan begiratuz. Beti ez da emaitzarik izango, baina EU Wikidata oso ondo hornituta dago. Ikus Saturna pavonia. Ondo segi
Iñaki
Kaixo, frantsesezko testu bat itzultzen ari gara, eta zalantza
sortu zaigu zenbait animaliaren izenekin:
-Moro-sphinx (Macroglossum stellatarum): kolibri-esfingea
(wikipedian horrela agertzen da, baina zalantza dugu, ez baitugu
beste inon aurkitu).
-Sphinx du troène (Sphinx ligustri):
arbustu-esfingea/tximeleta/sitsa? 
-Petit paon de nuit (Saturnia pavonia): paboi txikia (hau
ez dugu aurkitu, baina "grand paon de nuit" bai, "paboi handia").
-Lichénée rouge edo Mariée (Catocala nupta): honen
arrastorik ez dugu aurkitu euskaraz.
-Carabe des bois (Carabus nemoralis): besterik gabe
kakalardo jartzea pentsatu dugu, baina agian izango du izendapen
zehatzagorik.
-Hiru barraskiloren izenak ere baditugu: escargot des haies (Cepaea
nemoralis): baso-barraskiloa; escargot des jardins (Cepaea
hortensis): baratze-barraskiloa; eta escargot des fôrets (Cepaea
sylvatica): hau ez dugu euskaraz aurkitu.
Barkatu lan handi samarra jarri badizuet....
Itziar Arrizabalaga