<html>
<head>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=UTF-8">
</head>
<body text="#000099" bgcolor="#f8f8f8">
<font face="Gadugi">Izan ere!<br>
Hain erraza izanda; eta metrika behartu gabe, gainera: (ahoskera:
heldu'idazu eskutik)<br>
<br>
Azkenean, Juan, laket egingo zaiguk "basamortuko sermoiak"
luzatzea.<br>
<br>
Gogora dakarkit RAEk (uste dut 1994an izan zela) hartutako
erabakia.<br>
Jende gehienak ikasi "ezin" zituen arauak aldatu, eta okerrari
arau-maila eman zioten.<br>
Besteak beste, 'u'z amaitzen diren hitz oxitonoen plurala egiteko,
arauzko '-es' zatia erabiltzen ez zenez, 's' bakarraz egiteko
baimena eman zuten.<br>
<i>Verbi gratia</i>: ia inork ez zuen esaten <i>menúes, tabúes,
ñúes</i> eta arau bihurtu ziren <i>menús, tabús, ñus...</i><br>
Bilera inportante batean eta oso jende jantziaren artean </font><font
face="Gadugi"><font face="Gadugi">(aplikazio informatiko baten
inguruko gaia zen, eta beraz "menu" hitza oso sarri errepikatzen
zen) hasieratik esaten aritu nintzen "<b><i>menuses</i></b>".<br>
Esan beharrik ez dago haien aurpegien itxura nolakoa zen.<br>
<br>
Adierazi egin behar izan nien ez nagoela ados RAEk hartutako
erabaki harekin, eta nik ere badudala neure "inkorrekzioa"
erabiltzeko eskubidea, demokratikoena horixe delakoan.<br>
<br>
"Basamortuko sermoia" hura ere. Eta laket egin zitzaidala
aitortu behar.<br>
<br>
Segi indarrean!<br>
</font></font>
<pre class="moz-signature" cols="72">_______________________________________
Iñaki Bitezekoa</pre>
<div class="moz-cite-prefix">El 27/03/2020 a las 19:25, Juan Garzia
Garmendia escribió:<br>
</div>
<blockquote type="cite"
cite="mid:CAB9BhuVCT4HSL++MLoAtRYFBmZNPFCsZCRxt0HjpEvhe2Us1_w@mail.gmail.com">
<meta http-equiv="content-type" content="text/html; charset=UTF-8">
<div dir="ltr">Ikusi berri dut EITBko irratiek eta bestek
itxialdia amenizatzeko ekitaldi bat antolatua dutela, eta,
horretarako, "Hel nazazu eskutik" (sic) kanta aukeratu dutela.
Ederra mesedea, kutsatu gabe zeuden apurrak ere kolokan jarriz.
<div><br>
</div>
<div>Etsita nago alferrik izango direla neurri guztiak, baina
hona antidotoaren formula:</div>
<div><br>
</div>
<div>HELDU</div>
<div><b>10</b> <i>dio</i> ad. (<span class="gmail-noteHB"><i>nor</i>
osagarririk gabe</span>). <span class="gmail-def">Norbait
edo zerbait eskuarekin tinkatu, ihes egin ez dezan edo higi
ez dadin</span>. Ik. <span class="gmail-ref"><b><a
href="https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=oratu"
moz-do-not-send="true">oratu</a><sup>1</sup></b></span><b>;
</b> <span class="gmail-ref"><b><a
href="https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=eutsi"
moz-do-not-send="true">eutsi</a><sup>1</sup></b></span>.
<span class="gmail-dicteg"><i>Heldu zion lepotik eta lurrera
bota zuen. Eta emazteari besotik helduta, bagoaz etxe
aldera. Sugeari heldu dio, beldurrik gabe. Elkarri helduta</i></span>.
|| <i> Irud.</i> <span class="gmail-dicteg"><i>Edozein lani
heltzen diotenak. Gerrari utzi eta bakeari heldu</i></span>.</div>
</div>
</blockquote>
<br>
</body>
</html>