Ba ni ez naiz hizkuntzalaria, baina eskertuko nuke "helduidazu" bezalakoak arauz onartzea. Testu informaletan horrela idazten dut aspalditik. Ez dut inoiz iezadazu esango ez idatziko, saihestu badezaket behintzat. Eta kanta horretan ahoz "heldu'idazu eskutik" esan zezaketen (edo esan ahal zuten), baina agian idatzita ere eman nahi dute, eta akatsa baldin bada... Ni gauzak erraztearen alde, gero hizkera jasoa nahi duenak, beti izango du aukera. Kontaidazue anekdota gehiago, gustatu zait eta! (gorriz jarri dit kontaidazue)

Hau idatzi du Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez (itzul@postaria.com) erabiltzaileak (2020 mar. 27, or. (20:21)):

Izan ere!

Hain erraza izanda; eta metrika behartu gabe, gainera: (ahoskera:
heldu'idazu eskutik)

Azkenean, Juan, laket egingo zaiguk "basamortuko sermoiak"
luzatzea.

Gogora dakarkit RAEk (uste dut 1994an izan zela) hartutako
erabakia.

Jende gehienak ikasi "ezin" zituen arauak aldatu, eta okerrari
arau-maila eman zioten.

Besteak beste, 'u'z amaitzen diren hitz oxitonoen plurala egiteko,
arauzko '-es' zatia erabiltzen ez zenez, 's' bakarraz egiteko
baimena eman zuten.

Verbi gratia: ia inork ez zuen esaten menúes, tabúes,
ñúes eta arau bihurtu ziren menús, tabús, ñus...

Bilera inportante batean eta oso jende jantziaren artean (aplikazio informatiko baten
inguruko gaia zen, eta beraz "menu" hitza oso sarri errepikatzen
zen) hasieratik esaten aritu nintzen "menuses".

Esan beharrik ez dago haien aurpegien itxura nolakoa zen.

Adierazi egin behar izan nien ez nagoela ados RAEk hartutako
erabaki harekin, eta nik ere badudala neure "inkorrekzioa"
erabiltzeko eskubidea, demokratikoena horixe delakoan.

"Basamortuko sermoia" hura ere. Eta laket egin zitzaidala
aitortu behar.

Segi indarrean!

Iñaki Bitezekoa

El 27/03/2020 a las 19:25, Juan Garzia
Garmendia escribió:

Ikusi berri dut EITBko irratiek eta bestek
itxialdia amenizatzeko ekitaldi bat antolatua dutela, eta,
horretarako, "Hel nazazu eskutik" (sic) kanta aukeratu dutela.
Ederra mesedea, kutsatu gabe zeuden apurrak ere kolokan jarriz.

Etsita nago alferrik izango direla neurri guztiak, baina
hona antidotoaren formula:

HELDU

10 dio ad. (nor
osagarririk gabe). Norbait
edo zerbait eskuarekin tinkatu, ihes egin ez dezan edo higi
ez dadin. Ik. oratu1;
eutsi1.
Heldu zion lepotik eta lurrera
bota zuen. Eta emazteari besotik helduta, bagoaz etxe
aldera. Sugeari heldu dio, beldurrik gabe. Elkarri helduta.
||  Irud. Edozein lani
heltzen diotenak. Gerrari utzi eta bakeari heldu.