<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=utf-8" http-equiv="Content-Type">
</head>
<body text="#000000" bgcolor="#FFFFFF">
Mezu horrek, Berrizbeitia jauna, ez du adierazten teklatuarekiko
inongo arazorik, zure bigarren aukera baizik: broma moduko bat,
sotila zure ustez. <br>
Bigarren: jasotako lizentziaturak gorabehera, ez dut neure burua
hizkuntzalaritzat. <br>
<br>
Kontua da orri honetan, zalantzarik argitzeko edo bestelako xedez
galdera egin eta, erantzuna jasotakoan, maiz, irakurtzen ditugula
"ez zait gustatzen", "beste hura politagoa da", etab. Ez naiz ari
"hori egokiagoa da", "bestea zuzenagoa da" eta antzekoez, jakina.<br>
<br>
Euskal komunitateko kidea izateko, euskaraz orain dela berrogeita
hamalau urte ikasteko suertea izan genuenoi ez zitzaigun hautatzeko
paradarik eskaini. Zerbait oker esan edo idazten genuenean, "Hori ez
da euskara" entzuten genuen berehala. Hori bakarrik. Euskara zen
euskal herritarrak egiten zuena (euskalkiak euskalki) eta ez
norberak nahi, nahiago edo nahiena zuena. <br>
<br>
Gizartea aldatu da eta, horrekin batera, hizkera bera. Herritarrak
elkarrekin ulertzeko kode bat da hizkuntza, noski. Gizartea orain
malguagoa da, alde batetik zabaldu, bestetik laburtu... Baina
mintzaira, nire ustez, uzkurtu eta uzkurtu ari da, ez da malgua,
geroz eta motzagoa baizik . Ahoskeran, adibidez, oraindik orain
bizirik zeuden azentuak bakarra bihurtzen ari dira. Soinu batzuk
seko desagertu dira, hala nola "ll", "ts", s eta z-ren arteko
bereizketa, harmonizazioak, irekidurak, palatalizazioren bat etab.
Hiztegi aldetik ere, bijilia. Euskal munduaren ikuskera,
deslokalizatua . Madrilera begira. "Nik gripea harrapatu" diogu eta
ez "koronabirusak ni harrapatu edo suak etxea hartu", sukartu,
lokartu. <br>
<br>
Zergatik darabiltzagu geroz eta lanabes gutxiago? Nik uste dut lehen
baino gutxiago idazten, gutxiago irakurtzen delako, azkarrago bizi
garenez, ideiak hausnarrean ibiltzeko astirik ez dugulako... Eta,
noski, eskasia horiek nozituriko irakasle, ikaskide eta lagunek zer
transmitituko diote herritarrari? <br>
<br>
Eta, ahaztu gabe: euskara erabat preszindiblea (ez nahitaezkoa)
denez, denok senti gaitezke zentsore edo inkisidore. <br>
<br>
Itauna laburra zen baina eskaera "otoi" batez kateatua zetorrenez,
arrapostua zabaldu behar.<br>
<br>
Aio.<br>
<br>
<br>
2020/03/28 13:09(e)an, Mikel Gartzia igorleak idatzi zuen:<br>
<blockquote
cite="mid:CAJCr3NM4Z8caLhUd6MsHs9UxD6zRP1JHr7zrbs=QTsO=xB2meQ@mail.gmail.com"
type="cite">
<div dir="ltr">
<div>Eskertzen da babesa, Luis.</div>
<div><br>
</div>
<div>Bide batez, aurreko mezuan "<b>Ba</b>" jarri dut hasieran
(ez "bada"), hori ere onartzearen alde ni. Baina berriro diot,
ez naiz hizkuntzalaria. Aitzitik, pedante jartzen hasita,
konturatu gabe(!) idatzi dut "Ba" emailean, gero ohartu naiz
hor ere "akats" bat egin dudala beharbada. <br>
</div>
<div><br>
</div>
<div>Beste gauza bat nik uste asko idazten dena "<b>ya</b>" da.
"Bada" hori bezala, jadanik edo jada beharrean "ja" esan ohi
da gehienetan. Baina idaztean ez da natural (niretzat) jada
idaztea, eta ezta ere ja idaztea, beste soinu bat adierazi
ahal diolako irakurleari (/kha/ soinua uste dut). Beraz
wasapetan ya idazten da oso maiz... "Y" hizkiari sarbidea
ematea litzateke, seguru badela jendea buelta asko eman diona
J eta G hizkien ahoskerari, kasu horretan nik Y "behar" dut.</div>
</div>
<br>
<div class="gmail_quote">
<div dir="ltr" class="gmail_attr">Hau idatzi du Luis
Berrizbeitia (<a moz-do-not-send="true"
href="mailto:luisber12@gmail.com">luisber12@gmail.com</a>)
erabiltzaileak (2020 mar. 28, lr. (12:07)):<br>
</div>
<blockquote class="gmail_quote" style="margin:0px 0px 0px
0.8ex;border-left:1px solid rgb(204,204,204);padding-left:1ex">
<div bgcolor="white" lang="ES-TRAD">
<div class="gmail-m_515951004478107936WordSection1">
<p class="MsoNormal"><span style="color:windowtext">Mezu
hori zer da, arazoak teklatuarekin ala proposamen
funtsatu bati egindako txantxa sotil usteko bat?</span></p>
<p class="MsoNormal"><span style="color:windowtext"> </span></p>
<p class="MsoNormal"><span style="color:windowtext">Argitu,
otoi. </span></p>
<p class="MsoNormal"><span style="color:windowtext"> </span></p>
<p class="MsoNormal"><span style="color:windowtext"> </span></p>
<div>
<div style="border-color:rgb(225,225,225) currentcolor
currentcolor;border-style:solid none
none;border-width:1pt medium medium;padding:3pt 0cm
0cm">
<p class="MsoNormal"><b><span style="color:windowtext"
lang="ES">De:</span></b><span
style="color:windowtext" lang="ES"> Edorta Agirre
<<a moz-do-not-send="true"
href="mailto:agirredort@gmail.com"
target="_blank">agirredort@gmail.com</a>> <br>
<b>Enviado el:</b> sábado, 28 de marzo de 2020
11:46<br>
<b>Para:</b> ItzuL <<a moz-do-not-send="true"
href="mailto:itzul@postaria.com" target="_blank">itzul@postaria.com</a>><br>
<b>Asunto:</b> Re: [itzul] birus gramatikal bat
zabaltzen</span></p>
</div>
</div>
<p class="MsoNormal"> </p>
<p class="MsoNormal" style="margin-bottom:12pt">Harazoi
ozua, miQuel. Ni bat etorritzen nauk zureplast. Hizkera
elevadua gure davena, hiri goldetu nola herran autaura.
Euzcera iria duzu, ez erriaren A. <br>
Halakoak ikasi bagenitu garaiz...!</p>
<div>
<p class="MsoNormal">2020/03/28 10:11(e)an, Mikel
Gartzia igorleak idatzi zuen:</p>
</div>
<blockquote style="margin-top:5pt;margin-bottom:5pt">
<div>
<p class="MsoNormal">Ba ni ez naiz hizkuntzalaria,
baina eskertuko nuke "helduidazu" bezalakoak arauz
onartzea. Testu informaletan horrela idazten dut
aspalditik. Ez dut inoiz iezadazu esango ez
idatziko, saihestu badezaket behintzat. Eta kanta
horretan ahoz "heldu'idazu eskutik" esan zezaketen
(edo esan ahal zuten), baina agian idatzita ere eman
nahi dute, eta akatsa baldin bada... Ni gauzak
erraztearen alde, gero hizkera jasoa nahi duenak,
beti izango du aukera. Kontaidazue anekdota gehiago,
gustatu zait eta! (gorriz jarri dit kontaidazue) </p>
</div>
<p class="MsoNormal"> </p>
<div>
<div>
<p class="MsoNormal">Hau idatzi du Iñaki Arrieta -
BiTEZ , ItzuL-en bidez (<a moz-do-not-send="true"
href="mailto:itzul@postaria.com" target="_blank">itzul@postaria.com</a>)
erabiltzaileak (2020 mar. 27, or. (20:21)):</p>
</div>
<blockquote style="border-color:currentcolor
currentcolor currentcolor
rgb(204,204,204);border-style:none none none
solid;border-width:medium medium medium
1pt;padding:0cm 0cm 0cm
6pt;margin-left:4.8pt;margin-right:0cm">
<div>
<p class="MsoNormal"><span
style="font-family:"Gadugi",sans-serif">Izan
ere!<br>
Hain erraza izanda; eta metrika behartu gabe,
gainera: (ahoskera: heldu'idazu eskutik)<br>
<br>
Azkenean, Juan, laket egingo zaiguk
"basamortuko sermoiak" luzatzea.<br>
<br>
Gogora dakarkit RAEk (uste dut 1994an izan
zela) hartutako erabakia.<br>
Jende gehienak ikasi "ezin" zituen arauak
aldatu, eta okerrari arau-maila eman zioten.<br>
Besteak beste, 'u'z amaitzen diren hitz
oxitonoen plurala egiteko, arauzko '-es' zatia
erabiltzen ez zenez, 's' bakarraz egiteko
baimena eman zuten.<br>
<i>Verbi gratia</i>: ia inork ez zuen esaten <i>menúes,
tabúes, ñúes</i> eta arau bihurtu ziren <i>menús,
tabús, ñus...</i><br>
Bilera inportante batean eta oso jende
jantziaren artean (aplikazio informatiko baten
inguruko gaia zen, eta beraz "menu" hitza oso
sarri errepikatzen zen) hasieratik esaten
aritu nintzen "<b><i>menuses</i></b>".<br>
Esan beharrik ez dago haien aurpegien itxura
nolakoa zen.<br>
<br>
Adierazi egin behar izan nien ez nagoela ados
RAEk hartutako erabaki harekin, eta nik ere
badudala neure "inkorrekzioa" erabiltzeko
eskubidea, demokratikoena horixe delakoan.<br>
<br>
"Basamortuko sermoia" hura ere. Eta laket egin
zitzaidala aitortu behar.<br>
<br>
Segi indarrean!<br>
<br>
</span></p>
<pre>_______________________________________</pre>
<pre>Iñaki Bitezekoa</pre>
<div>
<p class="MsoNormal">El 27/03/2020 a las 19:25,
Juan Garzia Garmendia escribió:</p>
</div>
<blockquote
style="margin-top:5pt;margin-bottom:5pt">
<div>
<p class="MsoNormal">Ikusi berri dut EITBko
irratiek eta bestek itxialdia amenizatzeko
ekitaldi bat antolatua dutela, eta,
horretarako, "Hel nazazu eskutik" (sic)
kanta aukeratu dutela. Ederra mesedea,
kutsatu gabe zeuden apurrak ere kolokan
jarriz. </p>
<div>
<p class="MsoNormal"> </p>
</div>
<div>
<p class="MsoNormal">Etsita nago alferrik
izango direla neurri guztiak, baina hona
antidotoaren formula:</p>
</div>
<div>
<p class="MsoNormal"> </p>
</div>
<div>
<p class="MsoNormal">HELDU</p>
</div>
<div>
<p class="MsoNormal"><b>10</b> <i>dio</i>
ad. (<i>nor</i> osagarririk gabe). Norbait
edo zerbait eskuarekin tinkatu, ihes egin
ez dezan edo higi ez dadin. Ik. <b><a
moz-do-not-send="true"
href="https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=oratu"
target="_blank">oratu</a><sup>1</sup>;
<a moz-do-not-send="true"
href="https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=eutsi"
target="_blank">eutsi</a><sup>1</sup></b>.
<i>Heldu zion lepotik eta lurrera bota
zuen. Eta emazteari besotik helduta,
bagoaz etxe aldera. Sugeari heldu dio,
beldurrik gabe. Elkarri helduta</i>. ||
<i>Irud.</i> <i>Edozein lani heltzen
diotenak. Gerrari utzi eta bakeari heldu</i>.</p>
</div>
</div>
</blockquote>
<p class="MsoNormal"> </p>
</div>
</blockquote>
</div>
</blockquote>
<p class="MsoNormal"> </p>
</div>
</div>
</blockquote>
</div>
</blockquote>
<br>
</body>
</html>