<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=utf-8" http-equiv="Content-Type">
</head>
<body text="#000000" bgcolor="#FFFFFF">
Harazoi ozua, miQuel. Ni bat etorritzen nauk zureplast. Hizkera
elevadua gure davena, hiri goldetu nola herran autaura. Euzcera iria
duzu, ez erriaren A. <br>
Halakoak ikasi bagenitu garaiz...!<br>
<br>
<div class="moz-cite-prefix">2020/03/28 10:11(e)an, Mikel Gartzia
igorleak idatzi zuen:<br>
</div>
<blockquote
cite="mid:CAJCr3NMCTGCeH8Rdp09+EtXyKVHcbn7j_CJitL+qXmpDs2wgyg@mail.gmail.com"
type="cite">
<div dir="ltr">Ba ni ez naiz hizkuntzalaria, baina eskertuko nuke
"helduidazu" bezalakoak arauz onartzea. Testu informaletan
horrela idazten dut aspalditik. Ez dut inoiz iezadazu esango ez
idatziko, saihestu badezaket behintzat. Eta kanta horretan ahoz
"heldu'idazu eskutik" esan zezaketen (edo esan ahal zuten),
baina agian idatzita ere eman nahi dute, eta akatsa baldin
bada... Ni gauzak erraztearen alde, gero hizkera jasoa nahi
duenak, beti izango du aukera. Kontaidazue anekdota gehiago,
gustatu zait eta! (gorriz jarri dit kontaidazue)
</div>
<br>
<div class="gmail_quote">
<div dir="ltr" class="gmail_attr">Hau idatzi du Iñaki Arrieta -
BiTEZ , ItzuL-en bidez (<a moz-do-not-send="true"
href="mailto:itzul@postaria.com">itzul@postaria.com</a>)
erabiltzaileak (2020 mar. 27, or. (20:21)):<br>
</div>
<blockquote class="gmail_quote" style="margin:0px 0px 0px
0.8ex;border-left:1px solid rgb(204,204,204);padding-left:1ex">
<div bgcolor="#f8f8f8"> <font face="Gadugi">Izan ere!<br>
Hain erraza izanda; eta metrika behartu gabe, gainera:
(ahoskera: heldu'idazu eskutik)<br>
<br>
Azkenean, Juan, laket egingo zaiguk "basamortuko sermoiak"
luzatzea.<br>
<br>
Gogora dakarkit RAEk (uste dut 1994an izan zela) hartutako
erabakia.<br>
Jende gehienak ikasi "ezin" zituen arauak aldatu, eta
okerrari arau-maila eman zioten.<br>
Besteak beste, 'u'z amaitzen diren hitz oxitonoen plurala
egiteko, arauzko '-es' zatia erabiltzen ez zenez, 's'
bakarraz egiteko baimena eman zuten.<br>
<i>Verbi gratia</i>: ia inork ez zuen esaten <i>menúes,
tabúes, ñúes</i> eta arau bihurtu ziren <i>menús,
tabús, ñus...</i><br>
Bilera inportante batean eta oso jende jantziaren artean </font><font
face="Gadugi"><font face="Gadugi">(aplikazio informatiko
baten inguruko gaia zen, eta beraz "menu" hitza oso
sarri errepikatzen zen) hasieratik esaten aritu nintzen
"<b><i>menuses</i></b>".<br>
Esan beharrik ez dago haien aurpegien itxura nolakoa
zen.<br>
<br>
Adierazi egin behar izan nien ez nagoela ados RAEk
hartutako erabaki harekin, eta nik ere badudala neure
"inkorrekzioa" erabiltzeko eskubidea, demokratikoena
horixe delakoan.<br>
<br>
"Basamortuko sermoia" hura ere. Eta laket egin
zitzaidala aitortu behar.<br>
<br>
Segi indarrean!<br>
</font></font>
<pre cols="72">_______________________________________
Iñaki Bitezekoa</pre>
<div>El 27/03/2020 a las 19:25, Juan Garzia Garmendia
escribió:<br>
</div>
<blockquote type="cite">
<div dir="ltr">Ikusi berri dut EITBko irratiek eta bestek
itxialdia amenizatzeko ekitaldi bat antolatua dutela,
eta, horretarako, "Hel nazazu eskutik" (sic) kanta
aukeratu dutela. Ederra mesedea, kutsatu gabe zeuden
apurrak ere kolokan jarriz.
<div><br>
</div>
<div>Etsita nago alferrik izango direla neurri guztiak,
baina hona antidotoaren formula:</div>
<div><br>
</div>
<div>HELDU</div>
<div><b>10</b> <i>dio</i> ad. (<span><i>nor</i>
osagarririk gabe</span>). <span>Norbait edo zerbait
eskuarekin tinkatu, ihes egin ez dezan edo higi ez
dadin</span>. Ik. <span><b><a
moz-do-not-send="true"
href="https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=oratu"
target="_blank">oratu</a><sup>1</sup></b></span><b>;
</b> <span><b><a moz-do-not-send="true"
href="https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=eutsi"
target="_blank">eutsi</a><sup>1</sup></b></span>.
<span><i>Heldu zion lepotik eta lurrera bota zuen. Eta
emazteari besotik helduta, bagoaz etxe aldera.
Sugeari heldu dio, beldurrik gabe. Elkarri helduta</i></span>.
|| <i> Irud.</i> <span><i>Edozein lani heltzen
diotenak. Gerrari utzi eta bakeari heldu</i></span>.</div>
</div>
</blockquote>
<br>
</div>
</blockquote>
</div>
</blockquote>
<br>
</body>
</html>