Kaixo, Asier:

Plaza honetan agertzen zarela eta parte hartzen duzula ikusita, lehenik eta behin, esango dizut esker ona agertu nahi diodala Euskadi Irratiari, ahozko euskara batuaren erabileran eredugarria iruditzen zaidalako, eta, zoritxarrez, oso eredu on gutxi dauzkagulako, are guxtiago EITBk euskarazko bikoizketa murriztea erabaki zuenez geroztik (hau da, oso aspalditik). Lehen ere idatzia naiz horretaz: nire ustez, bikoizketa, gaur eta hemen, hizkera politikoan esateko, "estrategikoa" da euskararen erabilera sustatzeko.

Hori esanik, ez dakit hau den kanalik zuzenena honetarako, baina Euskadi Irratian aspaldidanik asko zabaltzen ari den "birus" bati buruz galdetu nahi dizut: "baino"-ren ordez "baina" erabiltzearena:

"Gaur atzo baina eguraldi hobea daukagu".

Ulergarria egiten zait "baina"-ren ordez "baino" erabiltzea, hala esaten delako Gipuzkoako hainbat ingurutan behintzat (Azkoitian, berriz, "baine" esaten da).

Baina "baino"-ren ordez "baina" erabiltzeak ez du inolako oinariririk, eta Euskadi Irratian oso joera zabaldua da aspalditik, oso aspalditik.

EITBn, nire ustez, ondo bereizi beharko lirateke beti "baino" eta "baina". Eta esatari batzuek, antza denez, gauza bera direla uste dute.

Horretaz ohartuak zarete? Neurririk hartu duzue edo hartzeko asmorik baduzue?

Beste kontu txiki batek ere aztoratu izan nau eguneroko entzule moduan: zergatik esaten dute esatari gehienek (baita azpeitiarrek ere) "Azpeitiako" (oker) "Azpeitiko" esan ordez?

Bi xehetasun txiki dira, eta ez dira nahikoa, ezta hurrik eman ere, Euskadi Irratiak egiten duen lana gutxiesteko, gaitzesteko edo zalantzan jartzeko, baina, esan bezala, entzule moduan ezinegona eragiten didate noizbehinka eta horregatik erabaki dut plaza hau baliatzea zuri komentatzeko.

El vie., 17 de abr. de 2020 a la(s) 09:44, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER (larrinaga_asier@eitb.eus) escribió:

EiTBn, "berrogeialdi" erabiltzen hasi ginen, baina hainbat medikuk esan ziguten eurek "koarentena" erabiltzen dutela, eta hori ere baliatzea erabaki genuen. Hori ere bai, alegia, "berrogeialdi" baztertu barik.

Zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoan (https://zthiztegia.elhuyar.eus/), hautu bera egin dute.

Oro har, Europako hizkuntzetan, zalantzabakoa da "koarentena", Europar Batasunaren terminologia bankuan (https://iate.europa.eu/home) kontsulta daitekeenez.

Asier Larrinaga Larrazabal