<!DOCTYPE html PUBLIC "-//W3C//DTD XHTML 1.0 Strict//EN" "http://www.w3.org/TR/xhtml1/DTD/xhtml1-strict.dtd">
<html xmlns="http://www.w3.org/1999/xhtml"><head>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=UTF-8"/>
</head><body style="color: rgb(33,33,33);"><p>Espainian hautatu den gerla giroak kutsaturik sortuko zuten, nonbait.</p><p><br></p><p>bakartxo</p><div id="ox-6b3ff71a69" style="font-size: 12pt; color: #000000; background-color: #ffffff; font-family: Calibri,Arial,Helvetica,sans-serif;"><br><blockquote type="cite"><p style="font-family: Arial,Helvetica,sans-serif; font-size: 14px;"><strong style="color: #000;">envoyé :</strong> <span style="color: #666;">30 avril 2020 à 15:41</span><br><strong style="color: #000;">de :</strong> <span style="color: #666;">"EGIA GOIENETXEA, Gotzon" <gegia@gipuzkoa.eus></span><br><strong style="color: #000;">à :</strong> <span style="color: #666;">ItzuL <itzul@postaria.com></span><br><strong style="color: #000;">objet :</strong> <span style="color: #666;">[itzul] ER: desescalada</span></p><br><p>Kazetaritzan eta hizkera politikoan gailentzen ari bada ere, zalantzaz beterik ikusten dut <em>desescalada </em>hori.</p><p><br></p><p>RAEren hiztegiak ez du, oraingoz, hitza jasotzen. Badakit hori ez dela eragozpen, baina uste dut <em>des-</em> horri arrastoren bat bilatzeko <em>escalada</em> hitzetik abiatu behar dugula. Jatorrizko adierak (subir por una pendiente o a una gran altura) albo batera utzita, definizio hau ematen du RAEk:</p><blockquote><p>3. f. Aumento rápido y por lo general alarmante de algo, como los precios, los actos delictivos, los gastos, los armamentos, etc. </p></blockquote><p><em>Desescalada</em> baldin bada <em>escalada</em> hitzaren aurkakoa edo antonimoa, koronabirusaren kutsatzeaz edo COViD-19aren hedatzeaz ariko bagina, ulergarria izango litzateke <em>escalada </em>bat izan zela esatea, eta, gero, <em>desescalada</em> bat.</p><p><br></p><p>Aldiz, uste dut COVID-19ak eragin duen konfinamenduari ez geniokeela aplikatu behar, ez bata, ez bestea, konfinamendu neurriak ez baitaitezke <em>escalada</em>tzat hartu.</p><p><br></p><p>Uste dut konfinamendutik<em> era mailakatuan</em> aterako garela, hasierako <em> arintze </em>edo <em>malgutze </em>neurrien ostean. Hau da, benetako <em>deskonfinamendu</em> bat gertatuko da, azkenerako, ez <em>deseskalatze</em> bat.</p><p><br></p><p>Frantsesez, bestalde, <em>désescalade</em> hitzak badu gaztelaniazkoaren pareko adierarik, Larousse-ren arabera:</p><blockquote>Diminution progressive de la menace et de la tension qui résultent d'un processus d'escalade militaire, sociale.<br><div>Diminution progressive du niveau élevé atteint par quelque chose : Désescalade des prix.</div></blockquote><div>Aldiz, osasun larrialdian hartu diren neurrien arintzea aipatzeko ez da hitz hori erabiltzen, baizik, aho batez esango nuke, <em>déconfinement</em>.<br></div><p><br></p><div class="ox-6b3ff71a69-BodyFragment"><div class="ox-6b3ff71a69-PlainText">-- <br> Gotzon Egia<br> gegia@gipuzkoa.eus<br> 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W</div></div><div><table style="border-collapse: collapse; border: none;" width="100%" border="0" class="mce-item-table"><tbody><tr><td><br></td><td style="text-align: right; width: 50%; padding: 0px; margin: 0px;"><br></td><td style="text-align: left; width: 50%; padding: 0px; margin: 0px;"><a href="http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/"><img width="100%" height="auto" src="http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_eskuma.jpg"></a></td><td> </td></tr></tbody></table></div></blockquote></div></body></html>