Ez dirudi egokiena, gaur egun, despopulazio hitza, tradiziorik ez duenez, despopulatzea (ekintza) edo ekintza horren ondorioa adierazteko hautatzea.
Alde horretatik iruditzen zait ez lukeela izan beharko lehentasuna hitz estandarra hautatzeko, baina, gainerakoan, ez zait iruditzen gaizki eratua dagoenik, lexikoa sortzeko mekanismoari dagokionez.
- MAILEGUTZA: deskolonizazio, deskonposizio eta kideko maileguen bidetik, despopulazio mailegua lortuko genuke gure inguruko bi erdara nagusietatik (despoblación, dépopulation). 
-ERATORPENA: badakigu -zio atzizkia aditzetatik izenak lortzeko bide bat dela, eta, esanahiari dagokionez, aditzaren ekintza edo ondorioa adieraz dezakeela, edo biak. Eta badakigu -zio atzizkia, gehienetan, ez dugula era autonomoan baliatzen eta guztiz gehienetan mailegatutako izenetan aurkitzen dugula: kontratazio, bibrazio, erlaxazio... gisakoak ez dira kontratatu, bibratu, erlaxatu... aditz mailegatuetatik euskarak gerora eratorpenez sortutako izenak; alegia, jatorrizko erdaran zuten atzizkia, eta, mailegatzean, egokitu egin da grafia, besterik gabe: erdal descolonización/décolonisation mailegutik lortu dugu deskolonizazio hitza euskaraz, eta ez eratorpenez: deskolonizatu + -zio > deskolonizazio.
Hala ere, -zio atzizkia euskal aditzei ere lotzen zaie, eta, alde horretatik, -mendu edo -kuntza bezain egokia izan daiteke: hor ditugu, adibidez, 
asmazio, barkazio, bedeinkazio, begitazio, burutazio, ernegazio, gogorazio, irrikizio, madarikazio, segizio, txikizio, ukazio...
Horregatik, despopulatu aditzetik, eratorpenez, despopulazio sortzea ez da, gramatikalki, ezinezkoa. Hala ere, egia da -zio atzizkiak ez duela arrakastarik gaur egun; alegia, beste aukera batzuen aldean galtzaile dela. Horregatik, hitz "berriak" (erlatiboki berriak) sortzeko, beste aukera batzuetara jotzen dugu.
Euskarara populazio mailegatu dugu, baina, datuek diotenez, ondorioa adierazteko bakarrik (población/population erdal hitzek ekintza zein ondorioa adierazten dute), ziur asko ez dugulako behar izan eta, batez ere -nire ustez-, ondorioa adierazteko askozaz gehiago erabiltzen delako ekintza adierazteko baino.
Kasu honetan, Euskaltzaindiaren Hiztegian populatu, despopulatu eta populamendu izanik, badirudi logikoena litzatekeela Xabierrek aipatzen dituen despopulatze edo despopulamendu aukeren alde egitea (despopulakuntza ere zilegi da, baina, tira, beste aukera horiek izanda, ez dirudi lehentasunez sustatzekoa denik).
Alfontso Mujika Etxeberria 
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
a.mujika@elhuyar.eus 
Tel.: 943363040 | luzp.: 217
Zelai Haundi, 3 
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<p class="MsoNormal" style="text-align:justify;margin:0cm 0cm 0.0001pt;font-size:12pt;font-family:"Times New Roman",serif">Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA
DU, ETA DEBEKATUTA DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso
baduzu eta hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez
zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke
mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA
entitateak tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure
datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek
zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi
aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko honetara: datuensegurtasuna@elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
Gaztelaniazko "despoblación" nola itzuli: horri buruzkoa da mezu hau.
Euskaltzaindiaren Hiztegiak dio "populazioa" biztanleria dela. Orotarikoaren arabera, "multitud". Alegia, "populazioa" pertsona-multzo bat da, bi hiztegien kasuan. "Populazio" hitzak ez du adierazten "populatu" aditzaren PROZESUA.
"Despoblación" prozesu bat bada, "población"="acción de poblar" prozesuaren kontrakoa, hori euskaraz adierazteko ezingo genuke "despopulazio" erabili, "populazio" prozesuaren kontrakotzat joz... esan bezala, euskaraz "populazioa" ez delako prozesu bat, persona-multzo bat baizik. Alde horretatik, "despopulazio" esatea "desbiztanleria" esatearen antzekoa litzateke.
Horregatik, "despoblación" euskaraz esateko, despopulamendu/despopulatze/despopulakuntza edo antzeko baten bidetik joan beharko litzateke, ez? Euskaltermek "despopulakuntza/despopulazio" maila berekotzat proposatzen dituen arren.
Xabier Aristegieta