Gaztelaniazko "despoblación" nola itzuli: horri buruzkoa da mezu hau.

Euskaltzaindiaren Hiztegiak dio "populazioa" biztanleria dela. Orotarikoaren arabera, "multitud". Alegia, "populazioa" pertsona-multzo bat da, bi hiztegien kasuan. "Populazio" hitzak ez du adierazten "populatu" aditzaren PROZESUA.

"Despoblación" prozesu bat bada, "población"="acción de poblar" prozesuaren kontrakoa, hori euskaraz adierazteko ezingo genuke "despopulazio" erabili, "populazio" prozesuaren kontrakotzat joz... esan bezala, euskaraz "populazioa" ez delako prozesu bat, persona-multzo bat baizik. Alde horretatik, "despopulazio" esatea "desbiztanleria" esatearen antzekoa litzateke.

Horregatik, "despoblación" euskaraz esateko, despopulamendu/despopulatze/despopulakuntza edo antzeko baten bidetik joan beharko litzateke, ez? Euskaltermek "despopulakuntza/despopulazio" maila berekotzat proposatzen dituen arren.

Xabier Aristegieta