<html><head><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html charset=us-ascii"><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html charset=us-ascii"></head><body style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; -webkit-line-break: after-white-space;" class="">Haur eta Gazte Literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik onenak sarituko dira.<div class=""><br class=""></div><div class=""><p class="">Ekainaren 10ean argitaratu zen deialdia ALHAOn (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean).</p><p class="">Sari bana emango da, bi sail hauetan:</p>
<ul class="">
<li class="">Haur literatura (6-12 urte), diploma eta 9.000 euro.</li>
<li class="">Gazte literatura (13-18 urte), diploma eta 9.000 euro.</li>
</ul><p class="">Nahi adina lan aurkeztu ahal izango dituzte itzultzaileek modalitate
batean zein bestean (2019ko lege-gordailua izan behar dute). <strong class="">2020ko uztailaren 10ean</strong> amaituko da epea.</p><div class=""><br class=""></div></div><div class="">Informazio gehiago, <a href="https://eizie.eus/eu/albisteak/vitoria-gasteiz-sarietarako-deialdia-argitaratu-du-gasteizko-udalak" class="">hemen</a>. </div></body></html>