Zalantza dut goiko hori nola euskaratu.

Egia da EUSKALTERMek "akzio-harpidetza" eskaintzen duela (ponderazio-markarik gabe).

Eta ELHUYAR hiztegiak "akzioak harpidetu" ematen duela "suscribir acciones"erako.

Baina Euskaltzaindiaren Hiztegian "harpidetu" begiratuta, "harpidetza egin" ematen du. Eta "harpidetza"n, honako hau bakar-bakarrik:

iz. Epeka argitaratzen den zerbait erosteko hitzematea; hitzemate horri dagokion diru saria. Harpidetza egin. Urteko harpidetza 23 euro. Harpidetza bidez salduko da.

Aldizkari batera harpidetzeak eta akzio bat erosteak ba al dute amankomunean ezer bestelakorik, bi kasuetan gaztelaniaz "suscribir" esateaz landa?. Ez da galdera erretorikoa, ezjakintasunetik egina baizik, eta eskertuko nuke gai hau ezagutzen duen norbaitek azalpenik ematerik balu.

Ezen, betiere azaletik begiratuta, esperagarriago egingo zitzaidan "akzioak erosi" edo are "akzioak izenpetu" itzulpena, azken batean akzioak norberaren izenean jartrzen baitira erosten direnean, ez? Hain zuzen ere ikuspegi honetatik (pentsatzen dut), ELHUYAR hiztegiak "he suscrito una póliza de seguros" "aseguru-poliza sinatu dut" ematen du. Alabaina, eta jada esan bezala, akzioen kasua desberdindu egiten du, eta "akzioak harpidetu" ematen du, ez "akzioak sinatu".

Egiazki ba al dago alde semantikorik "suscribir una póliza" eta "suscribir una acción"en artean, euskaraz tratamendu desberdina ematea ("poliza sinatu" baina "akzioa harpidetu") justifikatzen duenik?

Esan bezala, eskertuko nuke gehiago dakitenek zalantza hau argitu ahalko balidate.

Xabier Aristegieta