<html>
<head>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=iso-8859-1">
</head>
<body>
<div>Kaixo.</div>
<div>Hiztegiari buruzko galderatxo bat da hau. Orain dela urte mordoa "aurkari" hitza ikasi genuen, kiroletan-eta elkarren aurka ari zirenak izendatzeko. Hitz egokia zirudien. Azken urteetan, berriz, "arerio" gailentzen ari da gauza bera adierazteko. Baina
Euskaltzaindiaren Hiztegiak ederki bereizten ditu biak. Eta nik etxean ikasi nuena bide horretatik zihoan, "libra gaitzazu gure areiyuetatik" esaten baitzuten gure aurrekoek. </div>
<div>Hiztegia gaizki erabiltzeak ez al du hizkuntza bera pobretzen?</div>
<div>Eskerrik asko,</div>
<div>Agustin</div>
</body>
</html>