Egun on: bai, niretzat ere, "arerio" semantikoki bortitzegia da "kontrarioa" adierazteko
(kirol-lehiaketa batean, adibidez). Gogora datorkit Muxika abizenaren armarrian

zetorren/datorren leloa: "...areriokaz aginka"...(Txiste txarra eginez: ez ditut imajinatzen

futbolariak horrela soropilean). Hobe "aurkari", beraz, nik uste.

Horra, bada: sinonimo-mordoxka daukagu euskaraz "etsai"tasunaren eremu semantikoan...

"Izterbegi" ere hori bera da, edo oso antzekoa, zubereraz (oker ez banago).

Gero arte.

Hau idatzi du agustin mendizabal (agusmendi@hotmail.es) erabiltzaileak (2020 aza. 15, ig. (16:44)):

Kaixo.

Hiztegiari buruzko galderatxo bat da hau. Orain dela urte mordoa "aurkari" hitza ikasi genuen, kiroletan-eta elkarren aurka ari zirenak izendatzeko. Hitz egokia zirudien. Azken urteetan, berriz, "arerio" gailentzen ari da gauza bera adierazteko. Baina
Euskaltzaindiaren Hiztegiak ederki bereizten ditu biak. Eta nik etxean ikasi nuena bide horretatik zihoan, "libra gaitzazu gure areiyuetatik" esaten baitzuten gure aurrekoek.

Hiztegia gaizki erabiltzeak ez al du hizkuntza bera pobretzen?

Eskerrik asko,

Agustin