Ez al luke "esne-kantitatea" izan beharko?

Alegia, "kopuru" izen zenbakarri nahiz zenbakaitzekin joan al daiteke?

Nik esango nuen zenbakarriekin bakarrik erabil zitekeela (hots, "sagar-kopurua" bai, baina "fruta-kopurua ez", baizik eta "fruta-kantitatea"). Nahiz eta badirudien Euskaltzaindiaren Hiztegiak bi aukerak ematen dituela (kopurua: multzo bat zehazten duten unitateen zenbatekoa; materia zati bat zehazten duen neurria dio, neuk azpimarratua), kontua da gero eskaintzen dituen adibide guztiak izen zenbakarrienak direla, "diru-kopuru" izan ezik. Elhuyarrek "jende-kopuru" ere ematen du. Esango nuke azken bi adibide horietan "kopuru"ren erabilerak zerikusia duela izen zenbakaitzen atzean dauden izen zenbakarriak –euroak, pertsonak– bistaratzearekin. Orotarikoan, ez dut [izen zenbakaitz]+kopuru ereduaren adibide argi bakar bat topatu, oker ez banago.

Hori horrela, zer deritzozue gai honi?

Xabier Aristegieta