Kaixo, arratsalde on:
Zeladore ibiltzen naiz azkenotan ospitalean eta "Zeladore eta Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako Teknikariaren hiztegi bat jorratzen ari naiz. Azken horri erizain laguntzailea ere esaten zaio: Técnic@ en Cuidados Auxiliares de Enfermería (TCAE) [Hain garrantzitsuak diren horiek!... eta hain ikusezinak! erizain laguntzaileez ari naiz].
Berriro ospitaleko testuinguruan, esapide hori (¿Has hecho pis o pos?) erizain laguntzaileek maiz erabiltzen dutena da, edo, erabiltzen dituzten horietako bat. Halako eufemismoak edo leungarriak batez ere zaharrei zuzentzen zaizkie, nik uste (arrunkerietan edota txikikerietan erori gabe, mimo handiz esaten bai dute). Osasun arloko langileak jakin behar du gaixoak zer egin duen, egin beharreko lanari
aurrea hartzeko:
pixoihala aldatzeko, gernua pisatzeko, higienerako tresnak prestatzeko eta abar.
Adineko euskaldunak ospitalera joaten direnean (herrietatik batez ere), bere etxean baleude bezala sentiarazi nahi ditugu eta euskaraz hitz egiten diegu euskaldun berriok, nahiz eta euskara batua "arrotz" sentitu. Askok
ikaragarri
eskertzen dute, ematen du lasaiago egoten direla. Nire euskara beraien erara moldatzen saiatzen naiz, nahiz eta euskalkiei buruz gutxi jakin. Nafarroako leku guztietatik etortzen dira eta baztaneraz, ultzameraz... denetarik entzuten da.
Orduan,
jakin nahi nuke
nola eman esapide hori edo antzekoak modu goxoan euskalki diferenteetan.
sabela hustu, egin beharrekoak egin, egin beharrak…?