<html>
<head>
<meta http-equiv="content-type" content="text/html; charset=UTF-8">
</head>
<body>
<p>Egun on, lankideak.</p>
<p><br>
</p>
<p>Azken bolada honetan duda pizten ari zait onartzekoa ote
litzatekeen honako esaldi hau:<br>
</p>
<p><b>Nik, Fermin Goñi Zubiri, Nafarroako Unibertsitateko Osasun
Zientzien fakultateko idazkari naizen aldetik, ....</b></p>
<p>Garai batean, denek, dudarik gabe, ergatiboa jartzen genion
izenari (Nik, Fermin Goñi Zubirik, xxxxx), baina azkenaldi honetan
horren premiarik ez dagoela sartu zait kaskoan.</p>
<p>Begiratzen aritu naiz EBEan, baina ez dut aurkitu (txarra naiz
halako bilaketetan).</p>
<p>Kontua da iruditzen zaidala hor nolabaiteko elipsia dagoela,
datetan egiten dugun elipsiaren antzekoa:<br>
Nik, Fermin Goñi Zubiri (bainaiz), xxxx</p>
<p>Martxoaren 4an, asteazkena (asteazkena baita), xxxx</p>
<p><br>
</p>
<p>Ez dakit bekatu handia ote den, edo norbaitek ba ote duen
esaterik ortodoxoa izan ote litekeen ergatiboa jarri gabe.</p>
<p>Mila esker aldiz aurretik.</p>
<p>Fernando Rey</p>
<p><br>
</p>
<p><br>
</p>
<br>
<p><br>
</p>
</body>
</html>