Izugarri irakurtzen eta entzuten da “aurrekontu parte-hartzaileak” gaztelaniazko “presupuestos participativos” emateko.

Googlen bilaketa bat eginez (bidenabar esanda: ezinbestean sentitzen dut “Googlen”, eta ez “Google-en”, idatzi behar horrek, jatorrizko “gugel” ahoskapena “gugle” gaizkiesatera behartzen nauela, baina tira), hogeita lau mila baino agerpen gehiago ditu “aurrekontu parte-hartzaile” espresioak.

Nik dakidala, eta oker banago esango dit norbaitek, “presupuesto participativo” bat da jende, sektore, eragile... ugariren parte-hartzeari irekitako eta parte-hartze horrekin eginiko aurrekontu bat.

“Aurrekontu parte-hartzaile” espresioak berez esan nahi duena, alabaina, da aurrekontu horrek beste zerbaitetan parte hartzen duela, eta ez aurrekontu hori denik besteren parte-hartzearen emaitza.

Ez al genuke horren ordez “partaidetzazko aurrekontu” / “parte-hartzezko aurrekontu” / “aurrekontu partaidetzakoi” / “aurrekontu parte-hartzekoi” edo ildo horretakoren bat erabili beharko, “presupuesto participativo” hori euskaratzeko?

Xabier Aristegieta