De baserekin esan nahi dena argitu beharko litzateke lehenago.

Zehaztapen gehiagoren esperoan, niri printzipioz ez zait oso egokia iruditzen oinarrizko hori de base adierazteko.

Oinarrizko erabiltzen dugu elemental, fundamental, básico adierazteko. Alegia, dena delako jardunaren nolakotasuna ez dela maila garatuenera iristen, baizik eta, aitzitik, hastapenekoa dela. Horregatik, ez zait komenigarria iruditzen hitza esanahi gehiagoz puztea.

Kontu hau argitzen diguzun bitartean, Iñaki, iruditzen zait de base hori lotuago dagoela ez antzerkiaren nolakotasunarekin, baizik eta antzezleenarekin (zaleak direla, ez profesionalak?).

Euskaltermekoek ere horrelako zerbait antzeman bide diote de base espresioari, deporte de baserentzat oinarriko kirol (ez "oinarriZko") proposatuta (4. ponderazio-markarekin, bidenabar). Baina, esanahia nik adierazitakoaren ildokoa balitz, hots, jardunaren egileari dagokiona, eta ez jardunari berari, euskaldunontzat askoz argigarriagoa irudituko litzaidake "OinarriEN Antzerkiaren Euskal Federazioa".

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Inaki Inurrieta (inaki.inurrieta@gmail.com) erabiltzaileak (2021 mar. 15, al. (15:55)):

Elkarte hori sortu nahian dabiltza, nonbait, eta kontsulta egin didate:

"Ondo al dago EUSKAL OINARRIZKO ANTZERKI FEDERAZIOA?"

Erantzun diet beste hau hobeto dagoela:

"OINARRIZKO ANTZERKIAREN EUSKAL FEDERAZIOA".

Dena den, hitz-ordena ez ezik, beste aldaketaren bat ere egin liteke, terminoen aldetik. Bururatzen al zaizue besterik?.

Mila esker aurrez.

Iñaki Iñurrieta Labaien