<html><head><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html charset=us-ascii"><meta http-equiv="Content-Type" content="text/html charset=us-ascii"></head><body style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; -webkit-line-break: after-white-space;" class=""><p data-lorem="2-4p" class=""></p><p class=""><strong class="">Literatura Unibertsala</strong> eta <strong class="">Urrezko Biblioteka</strong> bildumen gaineko lehiaketa bat antolatu dugu.</p><p class=""><strong class="">10 galdera</strong> prestatu ditugu, eta bakoitzari hiru aukera posible gehitu dizkiogu.</p><p class=""><strong class="">Bi sari</strong> banatuko ditugu:</p><p class="">1) Zozketa bat egingo dugu galdera guztiak ondo erantzun dituzten parte-hartzaileen artean.</p><p class=""> Saria. Bi liburu: Literatura Unibertsaleko liburu bat eta Urrezko Bibliotekako beste bat. Irabazleak aukeratzen dituenak.</p><p class="">2) Zozketa bat egingo dugu parte-hartzaile guztien artean.</p><p class=""> Saria. Liburu bat: Literatura Unibertsaleko liburu bat edo Urrezko Bibliotekako bat. Irabazleak aukeratzen duena.</p><p class="">Parte hartzeko epea: 2021eko <strong class="">apirilaren 23tik 25era</strong> (biak barne).</p><p class=""><a href="https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSe-cT6LHB7AHQ4ziZRxps1pe8bzPpA3on8rzCCe3e_sUiSklg/viewform" rel="noopener" target="_blank" class=""><strong class="">JOAN GALDETEGIRA</strong></a> (Zalantzarik izanez gero, <a href="https://eizie.eus/eu/argitalpenak/literatura_unibertsala" rel="noopener" target="_blank" class="">EIZIEren webgunera</a> jo dezakezue, eta <a href="http://nordanor.eus/?n=l" rel="noopener" target="_blank" class="">Nor da Nor datu-basera</a>. Erantzun guzti-guztiak ez dituzue hor topatuko, baina bai gehienak).</p><p class="">EIZIEren sare sozialetan eta albistegietan jakinaraziko dugu zein
diren irabazleak. Nolanahi ere, irabazleei mezu bat helaraziko diegu,
zer liburu aukeratu dituzten galdetzeko.</p><p class="">Anima zaitez, eta anima itzazu ingurukoak ere!</p></body></html>